Nafarroako Gobernua premiatzen da Burdin Defizitaren Egunaren ospakizuna susta dezan, azaroaren 26 bakoitzean Global Iron Deficiency Day delakoarekin bat etorraraziz
Osasun Batzordean onetsi da. 2022ko irailaren 23an
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Burdin Defizitaren Egunaren ospakizuna susta dezan, azaroaren 26 bakoitzean Global Iron Deficiency Day delakoarekin bat etorraraziz, Osasun Departamentuaren laguntzaz, osasun-arazo honen inpaktua ezagutzearen, beraren sintomak modu goiztiarrean atzematearen eta tratamendu goiztiar bat ezartzearen garrantziaz biztanleria kontzientziatzeko.
2.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio informazio-kanpainak egin ditzan burdin defizitaren inpaktuari buruz, horrek ematen dituen sintomak identifikatzeari buruz eta gaixotasun kronikoak dituztenei ekarri ahal dizkien konplikazioei buruz.
3.- Nafarroako Gobernua premiatzen da berariazko ekintzak egin ditzan Osasun Departamentutik, burdin defizita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan goiztiarki identifikatu eta tratatzeko.
Navarra Suma, PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute.
Aho batez onetsi da.
Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak ez dute bilkuran parte hartu.