Nafarroako Gobernua premiatzen da bete dezan 31/2022 Foru Legea, Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzkoa
Legebiltzarrak adierazi du Irisgarritasun Unibertsalari buruzko 2025eko Plan Operatiboan premiaz sartu behar dela CERMINekin erdietsitako akordio bidez lehenesten diren gaien erregelamenduzko garapena
Zurekin alderdien aldeko botoekin, eta UPN eta EH Bildu alderdien abstentzioarekin; ebazpen horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da “bete dezan azaroaren 28ko 31/2022 Foru Legea, Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzkoa, eta, hartara, sartu dezan Irisgarritasun Unibertsalari buruzko 2025eko Plan Operatiboan CERMINekin erdietsitako akordio bidez lehenesten diren gaien erregelamenduzko garapena”.
Ebazpenaren testua PSN, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin alderdiek aurkeztutako ordezteko zuzenketa baten emaitza da, talde proposatzaileak onetsi egin baitu.
PPN talde parlamentarioak sustatutako ebazpenean, zioen azalpenean, 31/2022 Foru Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoa ekartzen da gogora, agerian uzteko, ezarritako epeen arabera, zeinak sei eta hamabi hilabete bitartekoak baitira, arauaren erregelamenduzko garapena, “oraindik hasi gabe dagoena, 2023an hasi izan beharko” zela.
Esparru horretan, eta legearen “ez-betetzea” azpimarratu ostean, Nafarroako Gobernua premiatzen da “abian jar dezan behar den erregelamenduzko estaldura, irisgarritasunaren bidez eskubideak, autonomia eta berdintasuna bermatzeko”, hori sine qua non baldintza baita “bizi-kalitatea eta inguruneen, produktuen eta zerbitzuen segurtasuna eta erabilgarritasuna hobetzeko, eta, horrela, aukera-berdintasuna egiazko egiteko”.
Kevin Lucerok (PSN) zuzendu du lan-saioa, eta bertan izan dira, orobat, Raquel Garbayo, Cristina López, Isabel Olave, Félix Zapatero (UPN talde parlamentarioa), Ainhoa Unzu, Olga Chueca (PSN talde parlamentarioa), Javier Arza, Irati Jiménez (EH Bildu talde parlamentarioa), Blanca Regúlez, Pablo Azcona (Geroa Bai talde parlamentarioa), Maribel García Malo (PPN talde parlamentarioa) eta Miguel Garrido (Contigo-Zurekin talde parlamentarioa).
Vox foru parlamentarien elkartea ez da bilkuran izan.
• Mozioa argitaratzea (2024ko 122. NPAO, 2024-10-25ekoa)