Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Irailak 19

Nafarroako Gobernua premiatzen da berma dezala AHTa 2030. urtea baino lehen iritsiko dela Iruñera

Osoko Bilkurak onetsi du. 2024ko irailaren 19an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da lankidetza estuan aritu dadin Garraio Ministerioarekin eta Espainiako Gobernuarekin, nazioarteko zabalerako abiadura handiko trena 2030. urtea baino lehen Iruñera iritsiko dela bermatzeko, Espainiako Gobernuaren konpromisoei jarraituz.

 

2.- Espainiako Gobernua premiatzen da nabarmen handitu ditzan AHTaren Nafarroako zatirako inbertsioak, halako moduan non finantzaketa-erritmo egokia lortuko dela ziurtatuko baita, adituek adierazitakoa bezalakoa, urtean 350 milioi euro beharko liratekeelako.

 

3.- Foru Parlamentuari eskatzen zaio obren egutegi argia eta zehatza eska dezala, Nafarroan egiteke dagoen tartea eta Ezkiotik Euskal Y-arekin lotzeko modua barne hartuko dituena.

 

4.- Parlamentua premiatzen da epeak aktiboki gainbegiratzea eta obrei esleitutako Europako funtsak inbertitzea eska dezan, bai eta Nafarroak proiektua osatzeko proportzio egokia jasotzen duela ziurtatzea ere.

 

5.- Nafarroak Gobernua premiatzen da Landabengo begiztaren eta Iruñeko geltoki berriaren konponbidea ahalik eta lasterren sustatu dezan.

 

PPN talde parlamentariak aurkeztu du.

 

1. puntua UPN, PSN, PPN eta Voxen aldeko botoekin, Geroa Bairen abstentzioarekin eta EH Bilduren eta Contigo-Zurekinen kontrako botoekin onetsi da.

 

2. puntua UPN, PPN eta Voxen aldeko botoekin, PSN eta Geroa Bairen abstentzioekin eta EH Bildu eta Contigo-Zurekinen aurkakoekin onetsi da.

 

3. puntua UPN eta PPNren aldeko botoekin, PSN eta Voxen abstentzioekin eta EH Bildu eta Contigo-Zurekinen aurkakoekin onetsi da.

 

4. eta 5. puntua UPN, PSN, Geroa Bai, PPN eta Voxen aldeko botoekin eta EH Bildu eta Contigo-Zurekinen aurkakoekin onetsi dira.