Nafarroako Gobernua premiatzen da bere kirol plangintzan sar dezan, ekintza zehatzekin, osasun mentalerako arretaren ikuspegia, kirol arloko profesionalei zuzentzen dizkien ekintzetan
Osoko bilkurak onetsi du. 2024ko maiatzaren 30ean
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da bere kirol plangintzan sar dezan, ekintza zehatzekin, osasun mentalerako arretaren ikuspegia, kirol arloko profesionalei zuzentzen dizkien ekintzetan.
2.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio kirol komunitateari zuzendutako sentsibilizazio- eta heziketa-kanpainak bultza ditzan, kirolak eta jarduera fisikoak osasun mentalaren eta ongizate emozionalaren sustapenean duten garrantziari buruz.
3.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Jarduera fisikoaren eta kirolaren Plan estrategikoan osasun mentalaren arretari buruzko atal bat sar dezan.
4.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio, UPN eta Voxen abstentzioekin, gazteenei zuzendutako kirol programazioan, esate baterako kirol jokoetan, sar ditzan osasun mentalaren garrantzia eta arretarako baliabideak.
5.- Nafarroako Gobernua premiatzen da jarrai dezan modu deszentralizatuan garatzen Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak sustatutako kirol errezetaren proiektuak Osasun Departamentuarekin elkarlanean, osasun mentalaren nahasmenduak prebenitzeko zerbitzu gisa eta osasunaren zaintzaren arloan kirolak eta jarduera fisikoak duten balioa nabarmentzeko.
PPN talde parlamentarioak aurkeztu du.
1. puntua PSN, EH Bildu, Geroa Bai, PPN eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin eta UPN eta Voxen abstentzioekin onetsi da.
2. puntua UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai, PPN eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin eta Voxen abstentzioarekin onetsi da.
3. eta 4. puntuan PSN, EH Bildu, Geroa Bai, PPN eta Contigo-Zurekinek alde bozkatu dute eta UPN eta Voxek abstentzioa.
5. puntuaren alde bozkatu dute PSN, EH Bildu, Geroa Bai, PPN eta Contigo-Zurekinek, Vox abstenitu da eta UPNk aurka bozkatu du.