Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Urriak 3

Nafarroako Gobernua premiatzen da azter dezan adimen artifiziala ezartzeko aukerarik ote dagoen itxaron-zerrenden kudeaketa hobetzeko

Osasun-sistemara iristeko zailtasunak arintzeko tresna osagarri gisa planteatzen da

Parlamentuaren osoko bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen, PPNren eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin, UPNren abstentzioarekin eta Voxen aurkako botoarekin, zeinaren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen baita “Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren bidez dituen baliabideak baliatuz, azter dezan adimen artifiziala ezartzeko aukerarik ote dagoen itxaron-zerrendetako datuak hobeki tratatzeko eta hobetzeko”.

 

Zioen azalpenean, PSN talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak osasun-sistemara sartzeko zailtasunen berri ematen du, bereziki "itxaron-zerrendetan" ikusten dena, eta adimen artifiziala tresna osagarri gisa erabiltzea planteatzen du arretaren kudeaketa hobetzeko, "teknologia berrien aurreikusteko gaitasuna" aprobetxatuz.

 

Horri dagokionez, adierazten da lan horiek guztiak batzorde etikoen babesarekin eta AAren Europako Legea errespetatuz eginen liratekeela. Helburua da “osasun-sistemaren baliabideak errentagarritasun handiagoa" lortzea, jada eskuragarri dagoen datu kopuru handi-handian oinarritutako antolaketa-sistema baten bidez, izan ere, “hitzorduak ordenatzen ahalko lirateke, populazio-azterketak egiten ahalko ziren, pazienteen historiak aztertu, urtarokotasunari lotutako gaixotasunak aurreikusi, hala nola neguko arnas birusak, udaberriko alergiak, udako intoxikazio gastrointestinalak, etab”.