Nafarroako Gobernua premiatzen da azalera handiko saltokien ixte-ordutegia muga dezan
Garapen ekonomiko eta enpresarialeko batzordean onetsi da. 2020ko azaroaren 25ean
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da mugatu dezan azalera handiko saltokien ixte-ordutegia, jardunik gabeko ordu batzuk ezarriz, zenbait autonomia erkidegok jadanik egiten duten bezala.
2.- Diputatuen Kongresuari eskatzen zaio alda dezan 1/2004 Legea, abenduaren 21ekoa, merkataritza-ordutegiei buruzkoa, zeina aldaturik gertatu baitzen aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna sustatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege-dekretuaren V. tituluak xedatutakoaren ondorioz. Helburua da autonomia erkidego bakoitzak zehatz dezala zer igande eta jaiegunetan izanen duten irekitzeko aukera saltoki handiek.
3.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio kanpaina bat egin dezan gizartean, kontzientziatze-lana egitekoa igande eta jaiegunetan erosteak hainbat arlotan duen eragin negatiboari buruz.
Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.
PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkakoarekin onetsi da.