Nafarroako Gobernua premiatzen da Audenasari lotutako erabakien kaltegarritasun aitorpena egin dezan, ondoren haiek administrazioarekiko auzien jurisdikzioan aurkaratzeko
Osoko bilkuran onetsia. 2021eko apirilaren 15ean
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen baita Audenasari buruzko 2021eko otsailaren 24ko gobernu-erabakien kaltegarritasun aitorpena egin dezan, ondoren haiek administrazioarekiko auzien jurisdikzioan aurkaratzeko.
Zehazten denez, erabaki horien bidez Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren eta Kontu-hartzailetza Nagusiaren artean sortutako desadostasuna ebazten zen, Audenasak Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren abenduaren 31ko 41E/2020 Foru Aginduaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa baieste aldera Ekonomia eta Ogasun Departamentuak proposatutakoaren bidean. Agindu horrek 2020ko azaroko likidazioari dagokion faktura ordaintzeko agindu zuen, Nafarroako Gobernuak AP-15rako zeukan deskontu-politika zela eta.
Bestetik, onesten zen Víctor Torres Ruiz jaunak, zuzendari nagusi gisa eta Audenasaren ordezkari gisa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren abenduaren 31ko 41E/2020 Foru Aginduaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Agindu horrek 2020ko azaroko likidazioari dagokion faktura ordaintzeko agindu zuen, Nafarroako Gobernuak AP-15rako zeukan deskontu-politika zela eta. Fakturaren zenbatekoa 6.284.728,28 eurokoa zen. Errekurritutako foru-aginduan finkatutako zenbatekoa dagoeneko ordaindu zaionez Audenasari, gainerako zenbatekoa ordaindu behar da, hau da, 5.077.559,88 euro.
EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztu du.
Navarra Suma, EH Bildu, eta I-Eren aldeko botoekin eta PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Duguren aurkakoekin onetsi da.