Nafarroako Gobernua premiatzen da ama-esneko bankua sor dezan
Nafarroa ama-esnea emateko prozesua hautatu, erregistratu eta kontrolatzen espezializatutako zentrorik ez duen Espainiako bi autonomia-erkidegoetako bat da
Parlamentuaren osoko bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur aho batez. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da “ama-esneko banku bat sor dezan, eta behar diren urratsak egin ditzan erabiltzaile eta emaile potentzialek zerbitzu horren berri izan dezaten”.
Onetsitako testua Geroa Baik aurkeztu duen eta PPNk, ekimenaren titularrak onetsi duen zuzenketa baten emaitza da.
Zioen azalpenean, PPN talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak "ama-esnea emateko prozesua hautatu, erregistratu eta kontrolatzen espezializatutako” zentro bat izateak ekarriko lituzkeen onurak defendatzen ditu, batez ere "behar baino lehen jaiotako edo gaixotasunen bat duten haurrentzat", eta gogorarazi du Nafarroa "ama-esneko bankurik ez duen Espainiako bi autonomia-erkidegoetako bat” dela.
- www.nafarroakoparlamentua.eus
- Mozioa (76. NPAO, 2024-05-28koa)
Archivos adjuntos