Noiz argitaratua Asteazkena, 2022.eko Maiatzak 25

Nafarroako Gobernua premiatzen da Almandoz eta Arizkun-Elbete herrien eskaerei erantzun diezaien, zundaketen baimena geldiarazte aldera

Ganberak gogorarazi du Baztango Batzar Nagusiak uko egin ziola 2013an, eta berriki hirigunetako mugetan dauden erauzketako fronteak irekitzea errefusatu duela

Lurralde Kohesiorako Batzordeak ebazpen bat onetsi du gaur, Navarra Sumaren, EH Bilduren eta Podemos-Ahal Duguren aldeko botoekin, Geroa Bairen abstentzioarekin eta PSNren aurkako botoarekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “Almandoz eta Arizkun-Elbete herrien eskaerei erantzun diezaien, zundaketen baimena geldiarazte aldera”.

 

EH Bilduk aldatzeko in voce zuzenketa bat aurkeztu du, Navarra Suma ekimenaren titularrak onartu ez duena, Nafarroako Gobernua premiatuz “Baztango herritarren jarrera bere egin eta errespeta dezan eremu horretan kokatuta dauden ofitaren erauzketa-proiektuei buruzko izapide guztietan”.

 

Podemos-Ahal Duguk eta gehitzeko in voce zuzenketa bat aurkeztu du, Navarra Sumak onartu ez duena, Diputatuen Kongresua premiatuz “uztailaren 21eko 22/1973 legea alda dezan”.

 

Zioen azalpenean, Navarra Suma talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak Parlamentuak martxoaren 30ean egindako bisita aipatzen du. Horri dagokionez, Baztango Batzar Nagusiak 2013an Arizkun Sur (Elbete eta Arizkun) eta Uzketa 2 (Almandoz) proiektuei jarraipena emateko aukera atzera bota zuela gogorarazi du, eta duela gutxi berriro ere baztertu duela, ofita lortzeko herri erabilerako lurrak eta jardueretako eta etxebizitzetako zonaldeak galtzea baitakarte.

 

Almandozen beste fronte bat irekiz gero “herria erauzketako bi fatxaden artean hesituta geldituko” litzatekeela gaineratzen da. , eta Arizkun-Elbeteko kasuan proposatutako kokapenak jardueretako eta etxebizitzetako zonaldeetan daude.

 

Virginia Magdaleno (PSN) buru izan duen saioan egon diren parlamentariak izan dira Elena Llorente, Isabel Olave, Iñaki Iriarte, Carlos Pérez-Nievas, Miguel Bujanda, José Suárez (Navarra Suma), Virginia Magdaleno, Arantza Biurrun (PSN), Pablo Azcona, Isabel Aramburu (Geroa Bai), Laura Aznal, Arantxa Izurdiaga (EH Bildu) eta Ainhoa Aznárez (Podemos-Ahal Dugu).

 

 

 

www.nafarroakoparlamentua.eus

• Mozioa (57. NPAO, 2022-05-06koa)