Nafarroako Gobernua premiatzen da Adimen Artifizialak ekoizpenean eta arlo sozioekonomikoan duen eragina azter dezan
Osoko bilkuran onetsi da. 2023ko urriaren 19an
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da prospekzio-lan zorrotza eta jarraitua egin dezan, adimen artifizialak gure ekonomian, enpleguan eta oro har gizartean izan dezakeen bilakaerari buruz, Nafarroa iraultza teknologiko hori baliatzeko moduko neurri beharrezkoak aurreratuta, gure erkidegoko jendearen bizitza inor atzean utzi gabe hobetze aldera.
2.- Foru Gobernuari dei egiten zaio IA arduratsua eta gardena aplikatzen eta garatzen dela bermatzeko beharrezko mekanismoak ezar ditzan, aplikazioetan eta prozesuetan printzipio etikoak bermatuz.
Contigo-Zurekin talde parlamentarioak aurkeztu du.
PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen, PPNren eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin eta UPNren eta Voxen abstentzioekin onetsi da.