Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Otsailak 4

Nafarroako Gobernua premiatzen da 65 urtetik gorako pertsonek alokairu babestuko eskaintzan parte hartzeko modua arau dezan

Osoko bilkuran onetsia. 2021eko otsailaren 4an

1.- Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua premiatzen da beharrezkoak diren araudi-aldaketak egin ditzan, halatan 65 urte baino gehiagoko pertsonek, batez ere bakarrik edo beren ezkontidearekin bizi direnek, modua izan dezaten alokairu babestuko eskaintzan parte hartzeko, baita jadanik etxebizitza baten jabe direnean ere, baldin eta etxebizitza hori Nasuvinsa sozietate publikoak kudeaturiko Alokairu Poltsaren programarako lagatzen bada.

 

2.- Lurralde Antolamenduko, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari eskatzen zaio, udalekin lankidetzan, Elkarlaneko Etxebizitzak Ezartzeko Plan bat diseina dezala, bizi-independentzia eta adinekoen premia espezifikoei erantzunen dieten beste bizitoki-eredu batzuk bultzatzeko oinarrizko laguntza uztartuko dituena, hala nola elkarlaneko etxebizitzak, tutoretzapeko pisuak eta abar.

 

3.- Bultza egiten da araudi horretan etxebizitza babestuaren programarako sarbidea baldintzatuko duten ondare- eta errenta-irizpideak” ezartzeko. Era berean, bultza egiten da “jabetzako etxebizitzarik ez duten pertsonei alokairu poltsako etxebizitzetarako lehentasunezko sarbidea bermatzeko.

 

Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.