Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Urriak 31

Nafarroako Gobernua premiatu dute Nafarroako ubidearen Bigarren Fasearen lizitaziorako izapideak arindu ditzan

Osoko Bilkurak onetsi du. 2024ko urriaren 31ean

1.- Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du Itoizko urtegiaren obrak garatu zitezela sustatu zuten gobernu, talde politiko eta erakunde sindikal nahiz sozialei eskerrak emateko, azpiegitura horren aurka jardun zutenen eta eraiki zedila ahalik gehien atzeratu zutenen aldean. 

 

2.- Foru Legebiltzarrak baieztatzen du Itoiz urtegia eta Nafarroako Ubidea eraikitzeko beharra zegoela eta erabaki zuzena izan dela, gure Foru Komunitatea egituratzen baitute eta ura –ondasun eskasa eta funtsezkoa– eramaten dutelako Erriberatik Erdialdean zehar eta Lizarraldearen zati handi bateraino.

 

3.- Foru Legebiltzarrari eskatzen zaio ahalik gehien arindu ditzala Nafarroako Ubidearen bigarren fasea lizitatzeko izapideak.

 

4.- Nafarroako Gobernua premiatzen da 2025erako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan behar adinako zenbatekoa kontsignatu dezan obra hori ahalik arinen lizitatzeko asmoz.

 

5.- Bestalde, planteatzen da udalak, ureztatzaileen komunitateak, nekazaritzako erakundeak eta abar animatzea aktiboki parte hartzera eta ahal duten heinean bermatzera ura Erriberara berehala iristen dela.

 

6.- Foru Legebiltzarrari eskatzen zaio Nafarroaren eta Estatuaren arteko akordioaren 4. aldaketa ahalik arinen egin dezala, berebizikoa baita obrak lizitatu ahal izateko.

 

7.- Nafarroako Gobernuari agintzen zaio behar diren proiektuak eta partzelen bilketako garapenak abian jar ditzala hodi nagusien obrak lizitatzen diren unetik aurrera.

 

8.- Foru Legebiltzarra animatzen dute toki erakundeek, ureztatzaileen komunitateek eta ukitutako beste eragile batzuek helarazten dizkieten premiei eta planteamenduei entzun diezaien, Nafarroako Ubideak dakarren aberastasunaren banaketa ekitatiboa egite aldera.

 

UPN TPak aurkeztu du. 

 

UPNren, PSNren, PPNren eta Voxen aldeko botoekin Geroa Bairen abstenzioarekin eta EH Bilduren eta Contigo- Zurekinen aurkakoarekin onetsi da.