Noiz argitaratua Osteguna, 2013.eko Martxoak 21

Nafarroako Gobernua larrialdi zerbitzuetan artatzen den ezein pertsona fisikorik ez diezaion ordainagiririk egin premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren alde emandako botoekin, eta UPNk eta PPNk haren aurka emandako botoekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernau premiatzen den “ez diezaion fakturarik egin larrialdi zerbitzuan artatutako inolako pertsona fisikori, haren administrazio-egoera zein ere den; izan ere, faktura egiteak gaizki-ulertuak eta disuasio efektua eragiten die larrialdietan laguntza jaso beharra duten pertsonei, eta haien osasuna arriskuan jartzen du”.

Onetsitako ebazpenak bigarren idatz-zati bat du non, halaber, Nafarroako Gobernua premiatzen den “Nafarroan bizitokia duten pertsonei doako osasun-laguntzarako sarbidea izateko eskubidea aitortzen dien Foru Legea salbuespenik gabe aplikatzera”.

Zioen azalpenean, Bildu, Aralar-Nabai eta Izquierda-Ezkerra parlamentu-taldeek bultzatutako ebazpenak baieztatzen duenez, Osasun Sistema Nazionalaren iraungarritasuna ziurtatzeko presako neurriei buruzko 16/2012 Errege Lege Dekretuak eta 17/2010 Foru Legeak xedatutakoaren arabera, ez dago faktura egiteko arrazoirik, bai arau batean zein bestean doako osasun-laguntza ziurtatzen baitzaio larrialdi nahiz emergentzia egoeran dagoen pertsona orori, haien egoera administratiboa edozein izanik ere.

Proposatu duten taldeak Osasun Plataformak “salatzen” duenarekin bat datoz, eta, irizten dute faktura egiteak, “eragiten dituen disuasio-efektu, izapide burokratiko eta gaizki-ulertuengatik” bakarrik bada ere, “pertsona guztiok urgentzietan artatuak izateko dugun eskubidea urratzen” duela.

· www.parlamentodenavarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 10. zk., 2013-01-25ekoa)