Noiz argitaratua Osteguna, 2014.eko Abenduak 11

Nafarroako Gobernua ikastetxe publiko eta pribatu itunduetan onartzeari buruzko araudia alda dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Oraingo ereduarekin gizarte-talde jakin batzuen alde hezkuntza berezitua sustatzen duen sistemaren aurrean aukera-berdintasuna eta gizartearen kohesioa bultzatzeko

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde eman dituzten botoekin eta UPNk eta PPNk haren aurka eman dituzten botoekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “alda ditzan ikaslean hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartzeari buruzko araudia eta ikastetxeen eragin eremuak ezartzen dituen araudia”.

Aldaketa horien xedea da eskola-antolamendu bat sustatzea “ikasleen sozializazioa eta integrazioa bultzatuko dituena, nola eta ikaslean beren etxetik hurbilen dagoen ikastetxean eskolatuta, eta zuzenduta ikasleak ikastetxe jakin batzuetan kontzentratzea ikaslearen edo haren familiaren jatorriaren, erlijioaren, sexuaren, ahalmenaren nahiz beste edozein inguruabar indibidualen arabera”.

Onetsi den ebazpenak bigarren idatz-zati bat du non, halaber, Nafarroako Gobernuari exijitzen zaion “onbideratu dezan ikastetxe publikoak eraiki, berritu eta handitzeko politika, halako moduan non urgentziaz ekinen baitie ikastetxe berrien obrei, konponketei eta handitzeei, instalazioak urriak diren auzo, herri edo hiri guztietan”. Idatz-zati honek PPNren babesa ere jaso du, UPN soilik agertu da aurka.

Era berean eta hirugarren idatz-zati batean, Nafarroako Gobernua premiatzen da “aurrekontuaren eta antolamenduaren aldetik lehentasuna eman diezaien ikastetxe publikoei, halako moldez non ikastetxe publikoen sarea hezkuntza zerbitzuaren bizkarrezurra izanen baita Nafarroan”.

Zioen azalpenean, Izquierda-Ezkerra parlamentu-taldeak bultzatu duen ebazpenak ziurtatzen du eskola-antolamendu hori eraentzen duten irizpideek “botere-taldeen interes partikularrei erantzuten diete batez ere, hezkuntza berezitu bat nahi dutenak gizarte-talde jakin batzuentzat, eta ez aukera-berdintasuna eta gizarte kohesioa sustatzeari”.

Ildo horretan, proposatu duen taldeak hezkuntza sistema publiko bat sustatzearen alde egiten du, zeinak “eskola auzoan inkardenatuta eta espazio egokiak emanda, sozializazioa, bizikidetasuna eta errotzea bultzatuko duen”.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 113. zk., 2014-10-24koa)