Noiz argitaratua Ostirala, 2012.eko Azaroak 9

Nafarroako Gobernua "Fundación Tutelar de Navarra" fundazioarekin lankidetza eta finantzaketa egonkorra ezar dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat ahobatez onetsi du gaur, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “ ‘Fundación Tutelar de Navarra’ fundazioarekin lankidetza-hitzarmen bat sina dezan, fundazioari egonkortasuna eta jarraitutasuna ematea bermatuko duena”.

Onetsitako ebazpenak bigarren puntu bat du non, halaber, Foru Komunitateko Gobernuari dei egiten zaion “tutoretza Gizarte Zerbitzuen Zorroan zerbitzu bermatu gisa baloratzera”.

Onetsitako ebazpena talde guztiek sinatutako eta PPNk (ekimenaren titularra) onartutako ordezkatze zuzenketa baten ondorio da.

Zioen azalpenean, PPNk bultzatutako ebazpenak ezgaitu intelektualen alorrean egiten duen lana babestera dei egiten du. Izan ere, “Fundación Tutelar” fundazioak laguntza emateko eginkizunaz gain, ahulezia-egoerak edo gizarte-bazterkeriakoak prebenitzeko lan egiten du. Fundazioak hogeita lau urte daramatza lanean, azkeneko bederatzietan galerekin, gizarte-intereseko deklaratutako erakunde honen “premiazko beharrizanei” erantzuteko asmoz

· www.parlamento-navarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 75. zk., 2012-09-25ekoa)