Nafarroako Gobernua eta NUP premiatzen dira pausuak eman ditzaten euskaraz burutzeko eskaera duten graduetan eskaintza zabaltzeko
Ikaslegoaren erdiak baino gehiagok unibertsitate aurreko ikasketa guztiak euskaraz egin dituztela arrazoitzen da, eta hala ere graduan zehar bi ikasgai besterik ez dituztela euskaraz
Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat onartu du gaur Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin, PSNren abstentzioarekin eta UPN eta PPNren aurkakoekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernuari eta Nafarroako Unibertsitate Publikoari eskatzen dien “erizaintza graduko ikasketak euskaraz egiteko aukera eskain dezan, baita eskaera dagoen gainerako graduetako ikasketak ere, eta horretarako eman behar diren urrats guztiak ahalbidetu ditzan aipatu helburua lortu ahal izateko”.
PSN talde parlamentarioak ordezteko zuzenketa bat aurkeztu du, EH Bildu ekimenaren titularrak onartu ez duena, eta bertan NUP premiatzen zuen “2017/2019 Euskara Planean zehaztutako ekintza planarekin bat etorriz, euskara eskaera gehien dituzten graduen inguruko analisi bat burutu zezan pixkanaka ezartzen joateko, beti ere eraginkortasun eta efizientzia sozial eta ekonomiko irizpideei men eginez, baita gure Unibertsitatea bereizten duen bikaintasun ildoari ere”.
Zioen azalpenean, EH Bilduk sustatutako ebazpenak arrazoitzen du “Erizaintza graduan matrikulatzen diren ikasleen erdia baino gehiago euskaldunak direla eta unibertsitate aurreko ikasketa guztiak euskaraz egin dituztela”, eta arrazoi hau dela eta haien iritziz “ulertezina da Gradu guztian zehar euskaraz bi ikasgai soilik eskaintzea”.
Esandakoarekin jarraituz, azpimarratzen da “aurtengo ikasturtean matrikulatutako 414 ikasleetatik 208 euskaldunak direla, eta hauetatik 164 prest daude Gradua euskaraz burutzeko. Haien eskubidea da”.
-
Mozioaren argitalpena (NPAO, 16. Zk, 2018-02-13koa)