Noiz argitaratua Osteguna, 2015.eko Irailak 17

Nafarroako Gobernua Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko curriculuma ezartzen duten foru dekretuak aztertzera premiatu dute

Alorra bereziki konplexua dela aipatzen da irizpide horiei jarraiki etapako curriculu proiektuak prestatzea ezinezkoa dela azpimarratzeko

Parlamentuko Osoko Bilkurak, Geroa Bai-k, EH Bildu-k, Podemos-Ahal Duguk, PSNk eta I-Ek haren alde eman dituzten botoekin, eta UPNk eta PPNk haren aurka eman dituzten botoekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “legedi indardunaren arabera beharrezkoak diren tramiteak abiaraz ditzan, apirilaren 22ko 24/2015 eta 25/2015 foru dekretuen alderdi juridiko, substantibo, formal eta legezkotasunen azterketa egiteko. Foru dekretu horiek 2015eko uztailaren 2ko NAOn argitaratu ziren, eta horien bitartez Nafarroako Foru Komunitatean ezartzen dira, hurrenez hurren, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzen eta Batxilergoko irakaskuntzen curriculumak”.

Onetsi den ebazpenak bigarren idatz-zati bat du non, halaber, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari eskatzen zitzaion “LOMCEren aplikazioa bertan behera uztea, bai eta berehala deitzea eta batzartzea Hezkuntzako Konferentzia Sektoriala, Estatuaren lurralde osoan hezkuntza-politikaren koordinaziorako topagune eta hausnargune den aldetik”.

Era berean eta hirugarren idatz-zati batean, Nafarroako Gobernua gonbidatzen da “behar diren urratsak ematera, Foru Komunitateko hezkuntza sistemak egiturari eta antolakuntzari dagokionez nahikoa autonomia izan dezan hezkuntzako araudia Nafarroako gizartearen ezaugarri, interes eta behar jakinei egokitzeko”.

Horrez gain, aipatutako puntu hori garatu ahal izateko, Nafarroako Gobernua premiatzen da “sindikatuekin, Nafarroako Eskola Kontseiluarekin, hezkuntzako elkarteekin … eztabaida politiko eta soziala irekitzeko konpromisoa har dezan”.

Amaitzeko, Nafarroako Parlamentuak “Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoa (LOMCE) errefusatzen du eta Estatuko Gobernua premiatzen du berehala bertan behera utz dezan, lege horrek ez baitu kalitateko hezkuntza eta guztientzako aukera berdintasuna bultzatzen; gainera, hezkuntza publikoa zuzenean erasotzen du”. Idatz-zati horrek PPNren aurkako botoa eta Geroa Bai-ren, EH Bildu-ren, Podemos-Ahal Duguren, PSNren eta I-Eren aldeko botoak jaso ditu. UPNk ez du bozkatu.

Geroa Bai-k, EH Bildu-k, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek zuzenketa bana aurkeztu dute eta ekimenaren titular PSNk onetsi egin ditu. Era horretan, azken hiru idatz-zatiak gehitu egin dira.

Jatorrizko mozioak beste idatz-zati bat zuen, UPNk eta PPk haren aurka eman dituzten botoekin, Geroa Bai-ren, EH Bildu-ren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren abstentzioekin eta PSNk haren alde eman duen botoarekin, bazter geratu dena. Bertan Nafarroako Gobernua premiatzen zen “eten dezan Nafarroako Foru Komunitateko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko curriculumen aplikazioa, bai eta Hezkuntzako kontseilariak curriculumen ezarpenerako emandako 46/2015 eta 47/2015 foru aginduena ere”.

Zioen azalpenean, PSNk bultzatu duen ebazpenak arrazoi gisa aipatzen du, “bereziki konplexua” denez gero, “ezinezkoa da irakasleen klaustroa, Koordinazio Pedagogikorako Batzordea edo koordinazio didaktikorako organoak ikastetxeko autonomia erabilita onetsi diren curriculuei eta horiek ezartzeko irakasleen klaustroak berak ezarritako irizpideei jarraiki Etapako Curriculu Proiektua prestatzea eta berrikustea”

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 5. zk., 2015-08-04koa)