Noiz argitaratua Asteazkena, 2018.eko Martxoak 21
Nafarroako Gobernua aurretiazko borondateen adierazpen-agiria edo bizi-testamentua Ospitaleko Historia Klinikoan sar dezan premiatzen duen ebazpena
Osasun Batzordean onetsia. 2018ko martxoaren 21ean
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Ospitaleko Historia Klinikoan urgentziaz sar dezan aurretiazko borondateen adierazpen-agiria edo bizi-testamentua.
2.- Foru Exekutiboa premiatzen da informazio- eta prestakuntza-kanpaina bat egin dezan, ukitutako O-NOZeko profesionalei zuzendua, hiltzeko prozesuan pertsonaren duintasunari dagozkion eskubideei eta bermeei buruzko martxoaren 24ko 8/2011 Foru Legearen aplikazioa dela eta.
Izquierda-Ezkerra taldeak aurkeztua.
Aho batez onetsia.