Nafarroako Gobernua aurrekontuaren % 0,5 Garapenerako Laguntza Ofizialera bideratu dezan premiatzen duen ebazpena
Osoko Bilkuran onetsia. 2018ko maiatzak 10
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da aurrerabidea egin dezan 2030 Agendako 17.2 helburuan ezarritakoaren betetzeari dagokionez, programa-akordioan ezarritakoa betez eta legegintzaldi hau amaitu baino lehen aurrekontuaren % 0,5 bideratuz garapenerako laguntza ofizialera..
2.- Exekutiboari eskatzen zaio sektoreko entitateekin (GGKEen Koordinakundea) eta parlamentua osatzen duten talde politiko guztiekin adostasunetara irits dadin garapenerako laguntza ofizialera bideratutako aurrekontuaren ehunekoa zehazteko irizpideen inguruan.
3.- Nafarroako Gobernua premiatzen da zorrotz bete ditzan Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseilua arautzen duen irailaren 21eko 213/2011 Foru Dekretua eta haren funtzionamendurako erregelamendua, eta gutxienez ere urtean bitan dei dezan.
4.- Exekutiboari eskatzen zaio GGKEen Koordinakundearekin elkarrizketa iraunkor eta produktiboa izan dezan, Nafarroako Lankidetzarako III. Plan Zuzendariaren prestaketan parte-hartze zabala eta adostasuna egon daitezen.
UPN talde parlamentarioak aurkeztua.
Aho batez onetsia.