Noiz argitaratua Ostirala, 2013.eko Urriak 25

Nafarroako Gobernua 53/2007 Foru Agindua alda dezan premiatzen duen mozioa bazter utzi dute

Bildu-ren eta Aralar-Nabairen ustez baztertzailea da, G/A ikastetxe batean A eredua aukeratzen duten ikasleei aukeratzeko ahalmena mugatzen baitie

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk eta PPNk haren aurka emandako botoekin, SNren abstentzioarekin eta Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren aurka emandako botoekin, mozio bat bazter utzi du gaur, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen zen “alda dezan maiatzaren 23ko 53/2007 Foru Agindua, aukera-berdintasuna ziurtatzeko, edozein dela ere hautatutako eredua, halako moduz non, antolamenduaren aldetik posible denean, A/G ikastetxeetan A ereduan ikasten duten ikasleek ez dezaten diskriminaziorik izan beren aukeratzeko gaitasunean”.

Zioen azalpenean, Bildu-k eta Aralar-Nabaik bultzatu duten mozioak arrazoitzen zuenez, G/A ikastetxe batean A eredua aukeratzen duten ikasleei (dena gaztelaniaz/ dena gaztelaniaz euskara ikasgaia izan ezik) aukeratzeko “ahalmena mugatzea” “foru aginduan aipatutako irizpideen kontra” joateaz gain, “baztertzailea gertatzen da eta borondate politiko baten ondorio da, nekez ulertzen ahal baita bestela”.

Proposatu dutenen ustez “gizartearen eskaera” bat denari “konponbidea” ematearen alde egiten dute, zeina “hizkuntzen ikaskuntza indartzearekin lotuta dagoen, euskarak ere, berezko hizkuntza izaki, trataera duina merezi duela ahaztu gabe”.

Maiatzaren 23ko 53/2007 Foru Aginduak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta kontzertudun pribatuen hautazko ikasgaien curriculuma onesten du, haiek nola eman arautzen du, bai eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren ikasturteari dagozkion aukerak ere.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 101. zk., 2013-09-16koa)