Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Apirilak 29
Nafarroako Foruzaingoaren lanaldiak, ordutegiak eta ordainsariak arautzeko martxoaren 26ko 3/2021 Foru Legearen aldaketa onetsi da
Lanpostu bakoitzerako ordainsariak finkatzeko graduak eta ehunekoak zehazten dituzten eranskinak gehitu dira
Parlamentuaren Osoko Bilkurak onetsi du gaur, PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin, Nafarroako Foruzaingoaren lanaldiak, ordutegiak eta ordainsariak arautzeko martxoaren 26ko 3/2021 Foru Legea aldatzeko Foru Legea.
Irakurketa bakarrean izapidetuta, PSNk sustatutako Foru Legearen helburua da lanpostu bakoitzerako ordainsariak finkatzeko graduak eta ehunekoak zehazten dituzten eranskinak gehitzea, akats bat dela eta pasa den martxoaren 25ean Osoko bilkuran onetsitako legean ez baitziren gehitu.