Nafarroako eta Espainiako Gobernuak premiatzen dira Genero-indarkeriaren aurkako Estatu Itunari dagozkion funtsak desblokea ditzaten
Nafarroak kalkulatzen du milioi eta erdi euro jaso ditzakeela arlo horretako politikak indartzeko
Parlamentuaren osoko bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur aho batez, zeinaren bidez Nafarroako eta Espainiako Gobernuak premiatzen baitira “ahalik eta lasterren amaitu ditzaten Genero-indarkeriaren aurkako Estatu Itunari dagozkion funtsen ordainketa Nafarroako Foru Komunitateari egitea desblokeatuko duten izapideak”.
Zioen azalpenean, Geroa Bai talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak Espainiako Gobernuari eskatzen dio mila milioi euroko ekarpen berezi hori bana dezan, horren bidez toki, autonomia-erkidego eta estatu mailako erakundeen neurriak bultzatzeko. Izan ere, diru horrekin Genero Indarkeriaren aurkako Estatu Ituna indartzea erabaki zen, eta Nafarroari 1,5 milioi euro ekar diezazkiokete.
- www.nafarroakoparlamentua.eus
- Mozioa (109. NPAO, 2022-10-04koa)