Noiz argitaratua Osteguna, 2012.eko Azaroak 8

Nafarroako ekintzaileei eta lan autonomoari laguntzeari buruzko Foru Lege proposamena aintzat hartzea onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk, Bildu-k, PPNk, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek alde emandako botoekin eta Nabai-k aurka emandako botoarekin, Nafarroako ekintzaileei eta lan autonomoari laguntzeari buruzko Foru Lege proposamena aintzat hartzea onetsi du gaur.

Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak aurkeztutako Foru Lege proposamenaren helburua da “Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenen esparruan, lan autonomoa guztiz eta eraginkortasunez bultzatzera orientatutako politika publikoak garatzea, Nafarroako enpresa-ehundura garatzeko tresna gisa”.

Horretarako, ibilbide-orri bat zedarritzen du, neurri eta tresna batzuk dituena enplegua sortzeko aukera gisa norbanako apustuen alde egiteko, finantzazio mekanismoak, jarraipenerako erakundeak eta Lan Autonomorako plan estrategiko bat barne; hori guztia, administrazioaren “konpromiso irmoenetik”, baina kontu publikoen “egungo egoera” alde batera utzi gabe.

· www.parlamentodenavarra.es
· Foru Lege Proposamenaren argitalpena (NPAO, 76. zk., 2012-09-26koa)