Noiz argitaratua Osteguna, 2012.eko Irailak 27

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen lanaldiaren arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko 13/2012 Foru Legea aldatzen duena, enpresa publikoen langileen lanaldia langile eta funtzionario publikoenarekin parekatzen duena, 1.628 or

Parlamentuko Osoko Bilkurak SNk, Nabai-k Bildu-k eta I-Ek alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk kontra emandakoekin, Foru Lege proposamena irakurketa bakarrean onetsi du gaur, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen lanaldiaren arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko 13/2012 Foru Legea aldatzen duena, 1.628 ordutan finkatzen dena (37,5 astean); alegia, langile eta funtzionario publikoentzat xedatutako berdinak.


Socialistas de Navarra taldeak bultzatutako Legeak bigarren xedapen gehigarriaren “interpretazio bidegabea” indargabetu nahi du. Izan ere, Gobernuak enpresa publikoetako langileen urteko lanaldia funtzionario eta langile publikoentzat xedatutakoa 114 ordutan luzatzeko “oinarri juridikorik ez duen” irakurketa “lerraturikoa” egiteaz gain, “legegilearen borondatearen aurkakoa” ere bada.
13/2012 Legearen bigarren xedapen gehigarriak, zeinaren irakurketa eztabaidatzen den eta Gobernuak erabili zuen enpresa publikoen lanaldia funtzionario eta langile publikoentzat xedatutakoa 114 ordutan luzatzeko, honakoa zioen:
 

“Lanaldiari dagokionean, urteko orduak kalkulatzean, asteko 37,5 orduko luzatze proportzionala aplikatuko da, 35 ordukoaren eta martxoaren 16ko 6/1999 Foru Legearen 3. artikuluan xedatzen den urteko zenbatekoaren ordez. Lanaldiaren iraupen hori izanen da aplikatuko dena, harik eta, etorkizunean, lanaldiaren iraupena eta gainerako lan baldintzak arautzen diren arte, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren hitzarmen kolektibo berariazko eta bereki batean, edota enpresa publikoen hitzarmen kolektibo berariazko eta berekietan”.
 

Iragan ekainaren 14an onetsi zen 13/2012 Foru Legearen helburua da Foru Ogasunak dirua biltzeko duen gaitasuna indartzeko asmoz, legez ezarritako tributu-neurriak osatzea beste antolaketa-neurri batzuekin, zeinak “gastuak murriztera” bideratuak dauden Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzura dauden langileen “lan baldintzak aldatuz”.
 

Zehazki, 13/2012 Legeak lan baldintzei eragiten dieten zortzi ekintza barne-hartzen ditu, jadanik otsailetik aplikatzen diren beste lau antolaketa-neurriri batzen zaizkionak. Horiekin, Nafarroako Gobernuak I. kapituluan (langileak) 25 milioi euro aurreztea aurreikusten du; gastu hori, 2011n guztira 1.156 milioi eurokoa izan zen, aurreko ekitaldiko aurrekontuetan esleitutako 1.143 milioien ordez.

· www.parlamentodenavarra.es
· Foru Lege Proposamenaren argitalpena (NPAO, 70. zk., 2012-09-07koa)