Nafarroa Oinezek Nafarroako ikastolen festara gonbidatu du Parlamentua
Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak, Unai Hualdek, 2019ko Nafarroa Oinezaren ordezkaritza bati harrera egin dio gaur Parlamentuan, besteak beste, Elena Zabaleta, Nafarroako Ikastolen Federazioko Lehendakaria, Josu Reparaz, zuzendaria, Maru Eriz, Argia ikastolako lehendakaria eta Argiñe Korta, Argia ikastolako zuzendaria.
1984an sortua, Argia ikastolak antolatu du aurtengo ospakizuna. 'Izan argi!' lelopean, Tuterako ikastetxeak Altsasuko Iñigo Aritza ikastolaren lekukoa hartu du, eta urtero ospatzen den euskararen aldeko festarako azken prestaketetan murgilduta daude jada.
Foru Legebiltzarreko Lehendakariak Nafarroako ikastolen festa honen 39. edizioa ospatu ahal izateko hilabete hauetan egindako lana ezagutzeko aukera izan du.
Horrez gain, ordezkaritzak 2019ko Nafarroa Oinezera joateko gonbidapena luzatu dio Legebiltzarreko Lehendakariari.