Noiz argitaratua Osteguna, 2022.eko Azaroak 3

Mozio bat baztertu da, Nafarroako Gobernua premiatzen zuena legezko ekintzak abiaraz zitzan NEK-ren aurka, 2020ko maiatzaren 7ko hitzarmenetik sortutako betebeharrak betetzeko

EH Bilduk Garriguesen txosten juridikoa aipatzen zuen, 2020an Sodenaren zubi-mailegu baten bidez merkataritza-sozietate bati erositako maskara-soberakinaren titulartasuna NEK-i egozteko

Parlamentuaren osoko bilkurak mozio bat baztertu du gaur Navarra Sumaren, PSNren eta Geroa Bairen aurkako botoekin eta EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin, zeinaren bidez Ganberak Nafarroako Gobernua premiatzen baitzuen “Sodena enpresa publikoaren administrazio-kontseiluan dituen ordezkariek sustatu dezaten administrazio-kontseiluak erabaki bat hartzea dagozkion ekintza judizialak hasteko Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioari erreklamatzeko bete ditzala Albyn Medical SLk erositako maskaren stock soberakina erosteko eta ordaintzeko betebeharrak”.

 

Gainera, adierazten zenez, Foru Exekutiboari eskatzen zitzaion, “hala badagokio, kalte-galerak ere erreklamatzeko, ETEentzat, mikroETEentzat eta langile autonomoentzat babes-ekipamendu indibidualak (BEI) erosteko 2020ko maiatzaren 7ko lankidetzarako eta zubi finantza-laguntzarako hitzarmenetik sortutako betebeharrak diren heinean”.

 

Zioen azalpenean, EH Bildu talde parlamentarioak sustatutako mozioak2021eko apirilean, Sodenak eskatuta, Garrigues abokatu-enpresak egindako txosten juridikoa aipatzen zuen. Izan ere, txosten horretan ondorioztatzen denez, “NEK derrigortuta dago Albyn Medical SLri stocka erostera”. NEK-ek zenbatetsi zuen 2.149.752 maskara behar zirela, Albyn Medical SLk 2.136.700 eskuratu zituen Sodenako administrazio-kontseiluak onetsitako 2 milioiko euro arteko zubi-mailegu batekin, eta CENek 389.950 besterik ez zituen erosi. Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioa desfase horren ondorioz sortutako stocka erostera derrigortuta dagoela ondorioztatzen du txostenak.

 

Testuinguru horretan, Legebiltzarrera bidalitako dokumentazioaren arabera, NEK-ek stock osoa (1,8 milioi kostu-prezioan) eskuratu eta ordaintzea bere gain hartzeari uko egin diola adierazten duten gertaeren segida errepasatzen zen, aipatutako txosten juridikoan oinarrituta, Sodenako zuzendari-gerenteak (Pilar Irigoien, gero kargugabetua) eta Garapen Ekonomikorako kontseilariak (eta sozietate publikoko Administrazio Kontseiluko presidenteak) gutun bidez eskatu zioten bezala. Kasu honetan ere, gonbidapena egiten zieten “negoziazio-fase bat hasteko, kontratuari irtenbide egoki bat bilatzeko adostasun bat lortze aldera”.

 

Proposamena egin duenak, amaitzeko, bere egiten du Garriguesen txostena, eta azpimarratzen du NEK-ek uko egin diola egoera desblokeatzeko edozein urrats egiteari, Sodenari eta Albyn Medical SLri exijitzen baitzien “berariaz eta zalantzarik gabeko moduan uko egiteko hitzarmenaren ondorioz NEK-ekiko zegozkiekeen eskubide, nahi eta edonolako ekintzen erreklamazio guztiei”. Sodenako administrazio-kontseiluko lehendakari eta Kontseilariak, Mikel Irujok, NEK-i jakinarazi zion erreklamazio posible guztiei uko egitea “marra gorri onartezina” zela.