Mozio bat baztertu da, Nafarroako Gobernua premiatzen zuena herentzia publiko unibertsala sor dezan Nafarroan
Contigo-Zurekin elkarteak ez du babesik lortu oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergaren bidez edozein egoiliarrentzat adin-nagusitasuna betetzean 10.000 euroko zuzkidura ematea erabakitzeko
Parlamentuaren osoko bilkurak mozio bat baztertu du gaur UPNren, PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen, PPNren eta Voxen aurkako botoekin eta Contigo-Zurekinen aldekoekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baitzen “Nafarroan jaraunspen publiko unibertsal bat sor dezan, gutxienez 10.000 €-koa, eta Foru Komunitatean bizi den edozein pertsonak 18 urte betetzean kobratuko duena”.
Baztertutako mozioak bigarren atalean Gobernuari eskatzen zion “oinordetzen eta dohaintzen gaineko zerga finalista bihur dezan, jaraunspen publiko unibertsala ordaindu ahal izanen duena”.
Zioen azalpenean, Contigo-Zurekin talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak aukera-berdintasunaren sustapenean kokatzen du bere ekimena, kasu honetan herentzia publiko unibertsal bat gaituz, bizitza autonomo bati ekiteko eskubidea erraztuko duena. Horrek “abiapuntu minimo orokortu bat behar du, familien erosteko ahalmenari lotutako gaitasun ekonomikoa alde batera utzita”.
Herentziek gizarte-desberdintasun globalean duten garrantziari dagokionez, Suitzako UBS bankuaren 2022-23ko Milioi Askoko Anbizioei buruzko azken Txostenak jasotzen duen bezala, maila globalean milioi asko dituztenek lehen aldiz diru gehiago pilatu dute jaraunspenengatik enpresa-ekimenagatik baino.
- www.nafarroakoparlamentua.eus
- Mozioa (19. NPAO, 2024-02-13koa)