Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Urriak 17

Mozio bat baztertu da, Foru Gobernuari eskatzen ziona, Foruzaingoaren gidaritzapean, Trafikoaren eskumena Guardia Zibilarekin partekatzea

Institutu armatuaren esperientzia aprobetxatzeko eraginkortasun eta efizientzia arrazoiak argudiatu ditu UPNk, eta alderdi abertzaleen interesak asetzeko beharrari egotzi dio gaitzespena

Parlamentuaren osoko bilkurak mozio bat baztertu du gaur PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen, Contigo-Zurekinen eta Voxen aurkako botoekin, PPNren abstentzioarekin eta UPNren aldekoekin. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen zen “trafikoaren arloko eskumen osoa har dezan bere gain, halako moduan non Foruzaingoak izanen baitu errepideak zaintzeko zerbitzuari dagokionez lidergoa, eta zerbitzua Foruzaingoaren eta Guardia Zibilaren artean modu partekatuan emanen baita”.

 

Zioen azalpenean, UPN TPak sustatutako mozioak arrazoi praktikoak erabiltzen ditu trafikoaren eta ibilgailu motordunen zirkulazioaren arloan "zerbitzu eta funtzio jakin batzuk” Guardia Zibilarekin parteka daitezen proposatzeko, "zerbitzu hobea" eskaintze aldera, Guardia Zibilak arlo horretan duen "esperientzia handia" aprobetxatuz.

 

Ildo horretan, UPNren bozeramailearen hitzetan, "alderdi nazionalisten interesak asetzeko beharrari" soilik erantzuten dio planteamenduak, "Guardia Zibila Nafarroako errepideetan ikusi nahi ez dutelako".