Noiz argitaratua Osteguna, 2023.eko Azaroak 2

Mozio bat baztertu da, Espainiako Gobernua premiatzen zuena Poloniako agintariak presionatzeko bidezko mekanismoak abiaraz zitzan, Pablo González kazetariaren behin-behineko askatzea lortu arte

Ganberak ez du babestu Gonzálezek EBko herritar gisa dituen eskubideak babesteko eremu diplomatikora jotzeko proposamena, kasu honetan berme guztiak dituen prozesu judizial bat exijitzeko

Parlamentuaren osoko bilkurak mozio bat baztertu du gaur UPNren, PPNren eta Voxen aurkako botoekin, PSNren abstentzioarekin eta EH Bilduren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin, zeinaren bidez Espainiako Gobernua premiatzen baitzen “berehala eta irmotasun nahiz konbikzio osoz abiaraz ditzan Poloniako agintariekiko abiatu beharreko presio-mekanismo guztiak eta ez dezan horietan amore eman harik eta Gonzálezen behin-behineko askatasuna lortu arte eta berme guztiekiko prozedura judiziala bete arte, eta, bitartean, Espainiara itzultzea utz diezaioten, EBko Kontseiluaren 2009/829/JAI Esparru-erabakiak baimentzen duenaren arabera”.

 

Zioen azalpenean, Contigo-Zurekin talde parlamentarioak sustatutako mozioak Pablo González kazetari espainiar-errusiarraren egoera azaltzen du, 2022ko otsailaren 28an Polonian atxilotu eta ordutik bertan preso dagoena. Errusiaren aldeko espioitza egin izana leporatu zioten, baina “harrezkeroztik ez da inolako frogatan oinarritu akusazio hori”.

 

Horri dagokionez, eta Pablo Gonzálezek "Europar Batasuneko herritar gisa dituen eskubide ia guztien urraketa agerikoa" nabarmendu ondoren, Espainiako Gobernuari "presio diplomatiko handiena" egiteko eskatzen zitzaion, "aske utz dezaten edo, bere egoera argitze aldera, bere abokatuari prozedurarako sarbidea eman diezaioten, bere defentsa berme prozesal guztiekin artikulatu ahal izateko".