Noiz argitaratua Osteguna, 2022.eko Azaroak 17
Minutu bateko isilunearekin oroitu ditu Parlamentuak lan istripuan zendutako langileak
Lehendakariak Legebiltzarraren dolumina eta elkartasuna helarazi die senitartekoei
Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkura minutu bateko isilunearekin hasi da gaur azken astean lan istripuan hildako langileen oroimenez. Azaroaren 11n Ablitaseko 40 urteko langilea hil zen Tarazonan, lan bertikaletan ziharduela erorita, eta asteazken honetan Donezteben 42 urteko Barañaingo langile bat zendu zen, N-121-A errepideko lanetan makina batek harrapatuta.
Unai Hualdek, Parlamentuko Lehendakariak, Legebiltzarraren dolumina eta elkartasuna helarazi die senitarteko eta lagunei.