Noiz argitaratua Osteguna, 2020.eko Azaroak 19

Minutu bateko isilunea genero indarkeriaren azkeneko biktimaren omenez

Minutu bateko isilunearekin eman dio hasiera gaur Inma Juríok, Nafarroako Parlamentuko lehendakariordeak Osoko Bilkurari. Genero indarkeriaren azken biktima oroitu dute modu honetan, Sevillan azaroaren 8an senarrak eraildako 84 urteko emakumea izan da azkena.

 

Biktimaren senitartekoei elkartasuna adierazi die Legebiltzarrak, izan ere, pandemiagatik ezarritako neurriak direla eta, ezin izan dira ohikoak diren elkarretaratzeak egin Legebiltzarraren atarian.

 

Sevillan eraildako emakumearekin 41 dira 2020 urtean indarkeria matxista dela eta erail dituzten emakumeak. Datuak biltzen hasi zirenetik, hau da, 2003tik, 1074 emakume erail dituzte.