Noiz argitaratua Osteguna, 2020.eko Azaroak 5

Minutu bateko isilunea genero indarkeriaren azkeneko biktimaren omenez

Minutu bateko isilunearekin eman dio hasiera gaur Unai Hualdek, Nafarroako Parlamentuko lehendakariak Osoko Bilkurari. Genero indarkeriaren azken biktimak oroitu dituzte modu honetan, Palman ustez bikotekide ohiak asteartean eraildako 32 urteko emakumea izan da azkena.

 

Biktimen senitartekoei elkartasuna adierazi die Legebiltzarrak, izan ere, pandemiagatik ezarritako neurriak direla eta, ezin izan dira ohikoak diren elkarretaratzeak egin Legebiltzarraren atarian.

 

Azken asteetan Cadizen, Mallorkan eta Sabadellen eraildako emakumeekin 39 dira aurten indarkeria matxista dela eta erail dituzten emakumeak.