Noiz argitaratua Ostirala, 2018.eko Abenduak 14

Memoria Historikoari buruzko Legearen esparruan ordain moralerako 30 agiri emateko ekitaldia ospatuko da astelehen honetan Parlamentuan

Astelehen honetan, abenduak 17 (17:30, atarian) Memoria Historikoari buruzko Legearen esparruan Ordain Moralerako eta Aitortzarako Agiriak emateko ekitaldia ospatuko da, kasu honetan Nafarroako Fusilatuen eta Desagertuen Senitartekoen Elkarteko 30 kideri.

 

Ekitaldiari Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak, Ainhoa Aznarez Igarzak emango dio hasiera. Jarraian hitza hartuko dute Nafarroako Gobernuko Lehendakariak, Uxue Barkosek, AFFNAko lehendakari den Jokin de Carlosek eta Manuel Jesús Dolz Lago Estatuko Justizia Idazkariak. Ondoren, fusilatuen senitarteko batzuek parte hartuko dute. Azkenik, ordain eta aitorpen pertsonalerako agiriak banatuko dira.

 

Ordain moralerako agiri horiek abenduaren 26ko 52/2007 Legearen 4. artikuluko 1. zenbakian xedatzen denari jarraikiz egin da, “zeinaren bidez Gerra Zibilean eta diktaduran jazarpena edo indarkeria pairatu zutenen eskubideak onartzen eta zabaltzen diren, eta haien aldeko neurriak ezartzen diren”.

 

Memoria Historikoari buruzko Legearen artikulu horren arabera, “Gerra Zibilean eta diktaduran aurreko artikuluetan aipatutako ebazpenen ondorioak pairatu zituztenek birgaitze eta errekonozimendu pertsonaleko Aitorpena lortzeko eskubidea dutela onartzen da. Eskubide hori guztiz bateragarria da aurreko arauetan kaltea ordaintzeko onartutako gainerako eskubide eta neurriekin, baita auzitegian aurrera eraman litezkeen ekintzak gauzatzearekin ere”.