Martxoaren 8an emakumeen nazioarteko eguna ospatzearen karietara, Nafarroako Parlamentuak adierazten baitu arreta berezia jarri behar dela autismoaren espektroko nahasmendua daukaten emakumeengan
Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2020ko martxoaren 2an
- Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez, martxoaren 8an emakumeen nazioarteko eguna ospatzearen karietara, Nafarroako Parlamentuak adierazten baitu arreta berezia jarri behar dela autismoaren espektroko nahasmendua daukaten emakumeengan. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1. Martxoaren 8an emakumeen nazioarteko eguna ospatzearen karietara, Nafarroako Parlamentuak adierazten du arreta berezia jarri behar dela autismoaren espektroko nahasmendua daukaten emakumeengan, kolektibo hori urteetan egon baita isilean gordeta genero-lerratzearen ondoriozko diagnostiko berantiar edo okerra dela medio.
2. Nafarroako Parlamentuak uste du beharrezkoa dela orain arte lan egitean baliatu diren genero-diskriminazio ugarien norabidea aldatzea eta beste ikuspuntu batetik ikusten hastea autismoaren espektroko nahasmendua, zientziak, ikertzaileek eta espezialistek albait lasterren detektatu ahal izan dezaten nahasmendu hori emakumeen kasuan, eta beren beharrizanetara egokitu dezaten, nahasmendu hori daukaten gizonenak ez bezalakoak baitira sarritan”.