Mahaiak bilkura eginen du gaur, ostegun ostegunean, jasotzat emateko Maite Nostiren erabakia, Vox foru parlamentarien elkartea uztekoa
Atxiki gabeko parlamentari gisa jarraitzeak kargu eta postu guztiak galtzea dakar eta, halaber, Vox foru parlamentarien elkartea desegitea, bertako kide bakarra Talde Mistora igarota
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak bilkura eginen du ostegun honetan (09:00), kontroleko Osoko Bilkura (09:30) egin aurretik, jasotzat emateko Maite Nostik aurkeztu duen eskaera, Vox foru parlamentarien elkartea “utzi” —bertan eledun zegoen— eta atxiki gabeko parlamentari gisa jarraitzeko.
Horrek badakar ere Vox foru parlamentarien elkartea desegitea, erregelamenduzko baldintza delako gutxienez ere bi kidek osatua izatea. Emilio Jiménez Talde Mistora igaroko da, Vox-eko parlamentari bakarra izanik.
Atixiki gabeko parlamentariaren izaeraren ondorioa da parlamentariak zituen kargu eta postu guztiak galtzea. Hala ere, batzorde bateko kide izateko eskubidea aitortzen zaio. Maite Nostik eskatu du Ekonomia Eta Ogasunekoan egotea. Mahaiak erabakiko du Nostiren eskaera onartzen duen ala ez (beste batzorde batean sartu ahalko luke). Edonola ere, bera sartzen den batzordea 14 kide edukitzetik 15ekoa izatera igaroko da.
Ondorio gehiago sortuko ote den, Legebiltzarreko gobernu-organoak zerbitzu juridikoei eskatuko dien txosten juridikoaren konklusioen araberakoa izanen da.
Ostegun honetako Osoko Bilkurari begira, Maite Nostik ohiko eserlekua beteko du, Vox-eko parlamentari Emilio Jiménezen ondoan.
Ziur aski, Maite Nostik uko eginen dio Vox foru parlamentarien elkartearen izenean egin behar zuen gaurkotasun handiko galdera aurkezteari, alegia, zazpigarren puntukoa, N-113 errepidean segurtasuna bermatzeko neurriei buruzkoa.