Noiz argitaratua Osteguna, 2022.eko Urriak 6

Lurralde Kohesiorako Departamenturako 623.000 euroko aparteko kreditu bat ematen duen Foru Lege

Osoko bilkurak onetsi du. 2022ko urriaren 6an

Parlamentuaren osoko bilkurak onetsi du gaur, PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin, Lurralde Kohesiorako Departamenturako 498.000 euroko aparteko kreditu bat ematen duen Foru Lege proiektua. Berako Kalbario errekaren lurpeko tartean trazadura berri bat eraikitzea da helburua, jarduketa “premiazkoa ur-garraiorako gaitasuna nabarmen murriztu baita”, eta Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusian ez baitago jarduketa horiek gauzatzeko finantzaketarik.

 

Hitzaurrean adierazten denez, joan den urtarrilaren 10ean izandako euri-erauntsi ondoren sortu zen arazoa, Kalbario errekan zulo bat egin baitzen erreka lurperatzen den tartearen hasieran. Horren ondorioz, urak arrastaka eraman zituen zenbait material ubidean barrena, eta horrek ekarri zuen material horiek eta emariak ibaian behera pilatzea, Plaza Zaharreko etxebizitzen multzoaren hegoaldean.

 

Hori horrela, aipatu plazan kokatutako etxebizitzen eraikin bat aldi baterako hustu behar izan zuten, ubideak gainezka egin zuelako eta egiturak kalteak jasan zitzakeelako, nahiz eta Herri-lanen Zuzendaritza Nagusiaren txostenak ondorioztatzen duen etxebizitzek ez dutela inolako patologiarik zimenduetan, baina beharrezkotzat jotzen da berriz ere eraikitzea Kalbario errekaren bideratzearen eraispenak kaltetutako zatia.

 

Osoko Bilkuran egindako eztabaidan, bederatzi zuzenketa eztabaidatu eta onetsi dira, denak PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-E alderdiek sinatuak, aparteko beste hiru kreditu gaitzeko asmoz, bi 85.000 euroko (Erriberriko Udala) eta 40.000 euroko (Atarrabiako Udala) partida banarekin, hurrenez hurren, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren aparteko kreditua 623.000 eurora igotzen dutenak, eta hirugarren bat, berriz, 30.000 eurokoa (Meano). Navarra Sumak aurka bozkatu du.

 

Nafarroako Gobernuaren adostasunari lotuta, Gobernuaren oniritzia jaso ondoren onartu dira zuzenketak, uste baita “ez dutela gastua handituko 2022rako onartutako aurrekontuan”.

 

Aparteko kreditu hori aurrekontuko Kalbario errekaren trazadura berria Beran (498.000 euro), Erriberriko Udala. El Fosal plaza eta inguruaren urbanizaziorako lan osagarriak  (85.000 euro) eta Atarrabiako Udala. Nafarroako Gorteak plazako haur parkea estaltzea  (40.000 euro) partidei aplikatuko zaie.

 

Aparteko kreditu horren kopurua finantzatuko da indarrean dagoen gastu aurrekontuko Itzulketak izeneko partidan dagoen kreditu erabilgarriaren kargura (Bera), Erriberriko Udalarentzako transferentzia: herri-lurretako ureztalurrak partidaren kargura eta Atarrabiako Udalarentzako transferentzia, Antso VI.a Jakituna plaza, haur parkea estaltzea partidaren kargura.

 

Kultura departamentuaren kasuan, estalkiaren proiektua finantzatzeko ezohiko kreditua eta La Población-Meano frontoiko hainbat jarduketa izen bereko aurrekontu-partidari aplikatuko zaizkio (30.000 euro) eta Lapoblación-Meanoko Udalarentzako transferentzia, Meanoko pilotalekua egiteko 2. Faserako partirdaren kargura finantzatuko da.

 

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 4. artikuluak ezartzen duenez, foru lege bidez arautu behar dira Nafarroako aurrekontu orokorrak, eta horien aldaketak ere bai, kreditu bereziak edo kreditu-gehikuntzak emateari buruzkoak badira. Beraz, Aurrekontuan esleitutako kreditu nahikorik ez dagoenez, bidezkoa da legea onestea, kasu honetan irakurketa bakarrean. Legea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

 

Puntu honen eztabaida prentsa-kabinetatik jarraitu du Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultateko lehen mailako ikasle talde batek.