Lurralde Kohesio Batzordearen aburuz, Nafarroako Gobernuak ez du bete Izarbeibarko eta Jurramendiko Mankomunitateek partekatzeko Edateko Uren Araztegi bat eraiki zezan premiatzen zuen ebazpena
UPNren ekimenak eskatzen zuen Hiri Erabilerako Uraren Ziklo Integralaren Plan Zuzendaria aurreratu eta osatzea Larraga-Leringo aldean Edateko Uren Araztegi bat eginez
Lurralde Kohesio Batzordeak gaur aho batez ebatzi du Nafarroako Gobernuak ez duela bete talde erregionalistaren ebazpena, Nafarroako Gobernuari eskatzen ziona Hiri Erabilerako Uraren Ziklo Integralaren Plan Zuzendaria aurreratu eta osatu zezan Larraga-Leringo aldean Edateko Uren Araztegi bat eginez, Nafarroako Ubidea baliatuta albait lasterren, bi entitateekin adostuta erabilerari buruzko guztia.
Lurralde Kohesio Batzordearen erabakia heldu da, hain zuzen ere, Erregelamendu berriaren 222. artikuluak mozioak bete ote diren kontrolatzeko prozedura arautzen duelako, halako moduan non, epe zehatzik ezarri ezean, lau hilabeteko epea ematen baitzaio Nafarroako Gobernuari agindu zaiona bete ote duen azal dezan.
Lurralde Kohesio Departamentuak ekainaren 17an igorri zuen ebazpenaren betetze-mailari buruzko informazioa, eta Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, jasotzat eman zuen informazio hori irailaren 16an.
222. artikuluan ezarritako azterketa- eta egiaztapen-mekanismoak baliatuta, UPNren lurralde kohesio arloko eledunak irailaren 10ean eskatu zuen –mozioaren alde bozkatu zuen beste edozein taldek egiten ahal zuen eskaria– Lurralde Kohesio Batzordeak azter zezala ea onetsitako ebazpena bete ote duen Nafarroako Gobernuak.
Aurreko legegintzaldiaren amaiera aldean Erregelamendu berria onetsi zenez geroztik, Nafarroako Parlamentuak bostgarrenez aztertu du ea Gobernuak ebazpen bat bete ote duen eta hori dela-eta zer erantzukizun dagokion .
Maite Esporrín (PSN) buru izan duen saioan parte hartu duten parlamentariak hauek izan dira: Miguel Bujanda, Juan Luis Sánchez de Muniáin, Mario Fabo, Yolanda Ibáñez (UPN), Inma Jurío, Olga Chueca (PSN), Adolfo Araiz, Mikel Zabaleta (EH Bildu), Pablo Azcona, Itxaso Soto Geroa Bai), Javier García (PPN), Daniel López (Contigo-Zurekin) eta Maite Nosti (Vox).
• www.nafarroakoparlamentua.eus
• Mozioa (27. NPAO, 2023-10-31koa)
• Onetsitako ebazpena (41. NPAO, 2023-12-01ekoa)
• Bujanda Cirauqui jaunaren eskaera (UPN)