Legebiltzarrak uko egin dio NUKFren Batzordeen ordezkagarritasuna zalantzan jartzeari
Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak aldarrikatzen baitu Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa berriz izan dadila herritarren ordezkaritza-organoa. UPNk aurkeztu du.
UPNk eta PPNk aldeko botoa eman dute; PSNk eta EH Bilduk aurkako botoa eman dute, eta gainerakoek ez dute iritzirik eman.
Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioan sortutako egoera dela-eta, Nafarroako Parlamentuak:
1.- Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko (NUKF) lehendakaritzari, Xavier Alcuaz jaunak ordezkatua (EH BILDU), eskatzen dio berriz azter dezala batzordeak eratzeko egin duen proposamena, ez duelako Foru Komunitatearen errealitatea ordezkatzen.
2.- Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko (NUKF) lehendakaritzari eskatzen dio erakunde hori berriro izan dadila Nafarroako herritar guztiak ordezkatzen dituen organo bat, eta errespetatu dezala erakundearen funtzionamendua, azken legegintzaldietan egin izan den bezala.