Noiz argitaratua Ostirala, 2020.eko Urriak 2

Kode Zibila aldatzeko lege proiektu bat susta dezan Estatuko Gobernua premiatzen duen ebazpena, animaliei buruzko manu guztiak berridazteko

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko batzordean onetsia. 2020ko urriaren 2an

1.- Estatuko Gobernua premiatzen da Kode Zibila aldatzeko lege proiektu bat susta dezan, animaliei buruzko manu guztiak berridazteko, halako moduan non artikuluetan behar bezala jasoko baita animaliak sentitzen duten izaki bizidunak direla, eta lagun egiteko animaliak, gainera, animalia-mota berezi bat direla, gizakiarekiko duten afektuzko lotura bereziagatik, eta kontsiderazio horren araberako babesa eta tratamendu juridiko egokia emanen baitzaie”.

 

2.- Espainiako Gobernuari eskatzen zaio prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen 605. artikulua aldatzea susta dezan, lagun egiteko animalien enbargaezintasuna jasotzeko.

 

3.- Estatuko Gobernua premiatzen da Hipoteka Legearen 111. artikulua aldatzea susta dezan, animalia horiek ere karga horretatik salbuesteko.

 

4.- Estatuko Gobernuari eskatzen zaio Zigor Kodearen 337. artikulua aldatzea susta dezan, artikulu horretan jasotzen diren delitu-tipoetan sartzen diren animalien definizioa hobetzeko eta tipo objektiboa berrikusteko, jokabide zigorgarriak zabalduz eta aurreikusitako zigorrak handituz.

 

5.- Nafarroako Gobernua premiatzen da herritarrak animalien aurkako tratu-txarrak direla-eta kontzientziatzeko kanpaina bat egin dezan foru erkidegoko nahiz estatuko gainontzeko erakundeekin koordinatuta, zeinetan halaber eginen baitira informazio-hitzaldiak hezkuntza-mailan, ahal den herritar gehienganaino heltzeko.

 

Podemos-Ahal Dugu Foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

1. puntua PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Duguren aldeko botoekin, Navarra Sumaren abstentzioarekin eta EH Bilduren aurkako botoarekin (Izquierda-Ezkerra ez da saioan egon) onetsi da.

 

2, 3, 4 eta 5. puntuak PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi dira.