Kanabis-erabiltzaileak arautzen dituen estatu mailako legegintzako ekimena
Osoko BIlkuran onetsia. 2018ko ekainaren 7an
Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak gaur onetsi du, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN eta PPNren aurkakoekin Kanabis-erabiltzaileak arautzen dituen Foru Lege proposamena.
Estatu mailako legegintzako herri-ekimen bat da apirilaren 12ko Osoko Bilkuran aintzat hartu zena, eta zuzenketarik egon ezean, ez da Batzordean irizpenik eman. Orain, Diputatuen Kongresuko Mahaiak izapudetzeko onartuz gero, Foru Parlamentarioek Beheko Ganberaren aurrean defendatu beharko dute.
Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Ek sustatutako Lege proposamenaren helburua da arau orokorrak ezartzea kanabis-kontsumitzaileen zein beren autohazkuntzaren eta kanabis-kontsumitzaileen elkarteen eraketari, antolaketari eta funtzionamenduari buruz, egun estatu mailan araudi finkorik egon ezean bizi duten segurtasun falta juridikoa ekiditeko.
Zentzu horretan, Kanabis Kontsumitzaileen Elkarteak 1/2002 Lege Organikoaren, Elkarteko Eskubidea Arautzekoaren arabera arautuko lirateke, Erkidego bakoitzeko elkarte erregistroan izena eman beharko luketelako.
Segurtasun juridikoa eta “osasun bermeak” ziurtatzeko espazio bat bilatzen da, bai “kontsumoari” dagokionean (pribatua eta gehienez 10 gramo egun eta pertsonako) baita “autohornikuntzari” dagokionean, izan ere, jurisprudentziak dio “kontsumoak ez du deliturik suposatzen zuzenbideak interpretatutako arauen mugei moldatzen bada, errealitate soziala aintzat hartuta”.
Hortik aurrera eta kanabisaren “izaera ludikoa” eta “efektu terapeutikoak” kontuan hartuta eta “Espainian gehien kontsumitzen den sustantzietako bat izanik”, erabilera arduratsu baten alde egin nahi da, bai arriskuen prebentzioaren bidez, kontsumoaren kontrola edo ezkutuko merkatua murrizten.
Elkarte bakoitzak kideen erregistro bat sortu beharko du, adin nagusikoak eta izena eman aurretik kontsumitzaileak izatea baldintza gisa. Erregistro honetan hilabeteko kontsumodatuak agertu beharko dira. Kide bakoitzak deklarazio bat sinatu beharko du klubean erositako sustantzien erabilera desegokirik egingo ez duela esanez.
Elkarteek programazio eta autohorkikuntza emaitzen liburu bat eduki beharko dute, programatutako laborantzak eta datak ziurtatuko dituena, baita erabilitako teknikak, bildutako kopuruak eta kontsumorako prest daudenak.
Autolaborantza pribatua zilegi izango da, barrualdean 4 metro karratu eta kanpoaldean 8 landarerekin, bai indibidualki edo kolektiboki, kasu honetan, kide den pertsona kontsumitzaile bakoitzeko. Edozein kasutan ere, landatutako kopurua ezin izango da pertsona eta eguneko 10 gramo baina handiagoa izan.
Autolaborantza legala izan dadin, pertsonak, klubek edo elkarteek izena eman beharko dite dagokion administrazioak sortutako erregistroan.
Zentzu horretan, hitzartu da erakunde autonomiko eta tokikoek arautu ahalko dituztela kanabis kontsumitzaileen elkarteen baimena lortzeko baldintzak.
Kanabis kontsumitzaileen klubek erakunde sortzeko aukera izango dute, amankomunean dituzten interesak lortzeko, baita Administrazio Publikoaren eta gizartearen aurrean ordezkaritza lanak egiteko.
Bestalde, aurreikusi da lege honen garapen eta jarraipenerako mahai bat sortuko duela Espainiako Gobernuak, bere ezarpenaren balorazioa egiteko. Administrazio Publikoek, berriz, euren eta klub hauek ordezkatuko dituzten entitateen artean kolaborazio organoak sustatuko dituzte, informazioa elkarbanatzeko eta kanabisaren kontsumoaren inguruko edozein neurri hartzeko.
Ekimenaren titularren iritziz, oraintxe baldintza egokiak betetzen dira, Foru Komunitateak eskumenik ez duenez, Kongresuaren sostengua behingoz lortzeko. Hala balitz, Nafarroako ekimena, Espainiako Konstituzioaren 87.2 artikuluaren itzalpean formulatua, lege arrunt gisa izapidetuko litzateke.
Konstituzioaren 87.2 artikuluaren arabera, autonomia erkidegoetako legebiltzarrek Kongresuaren Mahaiari lege proposamenak igorri ahal dizkiote (edo Estatuko Gobernuari lege proiektuak onartzeko eskatu), eta gehienez hiru ordezkari izenda ditzakete, Kongresuan ekimen horiek defenda ditzaten.
Kongresuan legegintzako ekimenak aurkezteko ahalmen hori Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduaren 212. artikuluak garatzen du. Proposamenak legegintza-prozedura arruntaren bidez izapidetu behar direla adierazten du. Desberdintasun bakarra dago: Osoko Bilkurak proposamena onetsitakoan, ez zaio Nafarroako Gobernuko lehendakariari igortzen, Diputatuen Kongresuko lehendakariari baizik, azken legebiltzar horretan izapidetu dadin.
Lege proposamena Kongresuan defendatzeko ardura izanen duten foru parlamentarien izendapena Mahaiak onetsitako arauei jarraituz eginen da, Eledunen Batzarrak erabaki loteslea hartu ondoren.
Arau horiek diotenez, proposamenaren aurka bozkatu ez duten hiru parlamentarik defendatu behar dute proposamena, eta Mahaiak izendatu behar ditu. Horietako bat ekimena sustatzen duen taldeak proposatuko du, eta beste biak Eledunen Batzarrak hautatuko ditu (boto haztatua) taldeek proposatutakoen artetik.
Legegintzako herri-ekimenetik konstituzio-kontrakotasun adierazpenera
Nafarroako Parlamentuak 2014ko azaroaren 27an Nafarroan kanabis-erabiltzaileen kolektiboak arautzen dituen Foru Lege proposamena onetsi zuen, herri ekimen legegile baten Batzorde bultzatzaileak sustatuta, baina Konstituzio Auzitegiak (2017ko abenduan) ezeztatu egin zuen, Estatuaren eskumenak bereganatzen zituela iritziz.
“Kanabisaren kontsumoa, dispentsatzea eta hornikuntza errazten dituen tresna baten erregulazioa (kanabis klubak) Estatuaren eskumenen artean dago, Erkidegoen ahalmenetatik kanpo” epaitu zuen Konstituzio Auzitegiak.
Nafarroan kanabis-erabiltzaileen kolektiboak arautzen dituen Legegintza Herri Ekimena Nafarroako Parlamentura 5.114 sinaduren bermearekin iritsi zen Nafarroako Parlamentura. Aurkeztutako 5.311 sinaduretatik 197 ezin izan ziren balioztatu, baina ekimenak hautesleen ehuneko bata gainditu zuen, izapidetzeko beharrezko neurria.
Nafarroan kanabis-erabiltzaileen kolektiboak arautzen dituen Legegintza Herri Ekimena aintzat hartu zen 2014ko urriaren 9an, eta Fermin Lesek, RCNko lehendakariak defendatu zuen. Nafarroako Parlamentuan ezaugarri hauekin aurrera atera den lehen ekimena izan da.
• www.parlamentodenavarra.es
• Foru Lege Proposamenaren argitalpena (NPAO 23.zk, 2018-02-23koa)