Noiz argitaratua Larunbata, 2024.eko Urriak 26

Julio Caro Baroja (gaztelaniaz) eta Alaitz (euskaraz) institutuek irabazi dute Batxilergoko XV. Eztabaida Lehiaketan Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Nafarroako Parlamentuak antolatua

Finalean irabazi zieten, hurrenez hurren, Vedruna ikastetxeari eta Biurdana BHIri, eta hizlari onenaren saria jaso zuten Clara Asensiok (Navarro Villoslada) eta Katalin Gorraizek (Biurdana BHI).

Iruñeko Julio Caro Baroja BHI (gaztelaniaz) eta Barañaingo Alaitz BHI (euskaraz) garaile izan dira gaur, urriaren 26an, larunbatean, Nafarroako Parlamentuko osoko bilkuren aretoan izandako Batxilergoko XV. Eztabaida Lehiaketaren finalean. Bigarren postuan geratu dira Iruñeko Vedruna ikastetxea, gaztelaniaz, eta Biurdana BHIa, euskaraz; azken hori ere Nafarroako hiriburukoa. Hizlari onenaren saria jaso dute Navarro Villoslada BHIko ikasle Clara Asensio Munetak, gaztelaniaz, eta Biurdana BHIko Katalin Gorraiz Okiñenak, berriz, euskaraz. Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta foru legebiltzarrak antolatu dute lehiaketa.


Gaztelaniaz, IES Julio Caro Barojako talde irabazlea osatu dute Fernando Díez Carabiasek, Mariam Hamdi Hajjik, Asier León Cortizok eta Astou Niane Diopek. Gaztelania eta Literaturako irakasle Isabel Logroño Carrascosak lagundu die prestatzen.


Bestalde, Vedruna ikastetxearen ordezkari izan dira Ángel Durruthy Betancourt, Telmo Ezcaray Menéndez, Pablo Núñez Fernández, Mikel Oricáin Comas eta Joaquín Pascal Ergui. Ikastetxeko Gaztelania eta Ingeleseko irakasle Nerea Ugalde Usrárrozek eman die prestakuntza.


Euskaraz, honako hauek izan dira Alaitz BHIaren talde irabazleko ikasleak: Mara Benitez Olaberria, Uxue Ferreiro Lahera, Beñat Gomez Maiz, Silvana Itoiz eta Maddi Zuñiga. Filosofiako irakasle Amaia Amiano Zuaznabarrek lagundu die prestakuntzarekin.


Biurdana BHI geratu da bigarren postuan, eta honako hauek izan ditu taldean: Katalin Gorraiz Okiñena, Alba Lazcoz Etxarri, Iraia Ongay Moral, Eunate Ruiz de Gaona Erice eta Silvia Stanisheva Todorova. Filosofiako irakasle Joseba Meabebasterretxea Arronak prestatu ditu.


Lehiaketarako proposatutako gaia hauxe izan da: Baliabide naturalak kendu zaizkielako al dira pobreagoak hirugarren munduko herrialdeak?, eta lehenengo fasea urriaren 25ean, ostiralean, izan zuen NUPren Arrosadiako campusean, Iruñean. Zazpi ikastetxe lehenengoz lehiatzen ziren euskaraz, eta hamabost gaztelaniaz.


Azken saioan honako hauek izan dira: Unai Hualde, Nafarroako Parlamentuko lehendakaria; Begoña Pérez, NUPko Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko errektoreordea; eta Roldán Jimeno, erakunde akademikoaren idazkari nagusia, besteak beste.


Txapelketa hau prestakuntza eta lehiatze ekimena da, Nafarroako ikastetxe publikoetako eta itunduetako Batxilergoko 2. mailako ikasleei zuzendua. Ikasleek aukera izan dute beren trebetasunak lantzeko, besteak beste jendaurrean hitz egiteko gaitasuna, taldean lan egitekoa, informazioa aztertzekoa edo arrazoitzekoa. Gaitasun horiek norberaren prestakuntzarako oso interesgarriak izateaz gain, graduko unibertsitate ikasketekin lotutako zeharkako gaitasunak edo gaitasun orokorrak osatzen dituzte.


Epaimahaia komunitate unibertsitarioaren zenbait kidek eta erakundeak gonbidatutako batzuek osatu dute, eta hainbat alderdi baloratu dituzte, besteak beste hauek: sarrera, ihardeste eta konklusio onenak; lantaldearen jarrera; azaldutakoaren ordena, argitasuna, interesa eta sinpletasuna; segurtasuna eta gaiaren ezagutza; inprobisatzeko gaitasuna; hizkera egokia solasean, eta erantzuteko bizkortasuna.


Edizio honetan Nafarroako 22 ikastetxetatik etorritako 110 ikaslek hartu dute parte. Gaztelaniazkomodalitatean ikastetxe hauetako 75 ikaslek hartu dute parte: Basoko BHI, Julio Caro Baroja BHI, Navarro Villoslada BHI, Calasanz Escolapios Ikastetxea, Hijas de Jesús Ikastetxea (jesuitinak), Nuestra Señora del Huerto Ikastetxea, Sagrado Corazón Ikastetxea, San Cernin Ikastetxea, San Ignacio Ikastetxea (jesuitak), Santo Tomás Ikastetxea, Vedruna Ikastetxea, Liceo Monjardín (horiek guztiak Iruñekoak); Benjamín de Tudela BHI (Erriberako hiriburukoa); Luis Amigó Ikastetxea (Mutiloa); Miravalles-El Redín Ikastetxea (Zizur Txikia) eta Paz de Ziganda Ikastola (Atarrabia).

 

Euskarazkoan, berriz, honako ikastetxe hauetako 35 ikasle izan dira: Biurdana BHI, Eunate BHI, Iturrama BHI (guztiak Iruñekoak), Lekaroz BHI (Baztan), San Fermín Ikastola (Zizur Txikia), Alaitz BHI (Barañain) eta jadanik aipatutako Paz de Ziganda Ikastola (bi modalitateetan hartu du parte).