Noiz argitaratua Osteguna, 2015.eko Martxoak 26

Jokoari buruzko 16/2006 Foru Legea aldatzea onetsi dute

Adingabekoak on line joko modalitate berriengandik babesteko neurriak hartzen dira eta Gobernua zerga-araudia Hitzarmen Ekonomikora egokitu dezan premiatzen da

Parlamentuko Osoko Bilkurak Jokoari buruzko abenduaren 14ko 16/2006 legea aldatzen duen foru legea aho batez eta irakurketa bakarrean onetsi du gaur.


UPNk bultzatu duen foru legearen xedea da jokorako sarbide-modalitate guztietan premiazko murriztapen guztiak ezartzea, halatan, jokoa arduratsua izan dadin sustatzeko; hain zuzen, joko presentzialarekin egin izan den bezala.


Jokoari buruzko 16/2006 Foru Legea on line jokoen modalitateak agertu aurretik onetsi zenez gero, kolektiborik babesgabeenak babesteko beharrezkoak diren neurriak sartzen dira, inpaktua murrizteko, batez ere sarbide eta parte-hartze debekuei dagokienez.


Horren karietara, kontrol mekanismoak zorrotzagoan izan daitezen, kasinoen eta bingoen jokorako enpresek jokora doazenen horien identitatea izan behar dutela ezartzen da, behar izatekotan, datuen babeserako legeak xedatzen dituen epean eta baldintzetan autoritate judizialen esku jartzeko. Ohar hori Aralar-Nabaik in voce aurkeztu duen eta aho batez onetsi den zuzenketa baten bidez onetsi da.


Horrela, ohartarazten da ezen, nahiz eta jokoaren merkatua gehienbat presentziala izan, on line modalitateak gorakada handia izan du, sektorearen % 20 baino gehiago izateraino.


Halaber, jokoari buruzko legean egindako aldaketarekin Nafarroako Parlamentuak egindako eskaerari erantzun nahi zaio, zeinak, ebazpen bidez, Nafarroako Gobernua premiatu baitzuen “kirol apostuetarako tokietan kontrolerako neurri arautzaileak ezartzera, adingabekoak sartzea saiheste aldera”.


Gainera, Ganberak Nafarroako Gobernua premiatu zuen jokozaletasun patologikoa Droga-mendekotasunei buruzko planean era eraginkorrean sar dadin, substantziarik gabeko mendekotasunen esparruan, bai eta gazteen jokozaletasun patologikoa aurreikusteko plan jakin bat prestatzera, familien, osasun-langileen eta irakasleen prestakuntza jasoko duena, bai eta gai hori ikastetxeetan lantzeko hezkuntza materialak prestatzea ere.


Jokoari buruzko 16/2006 legean egin diren aldaketa horiekin eskaera horiei guztiei erantzun nahi zaie, jokoa arduratsua izan dadin sustatzeko adingabekoak babestuta eta arau-urratzeak eta erantzukizunak araututa.


Bestalde, honakoan ere Aralar-Nabaik eskatuta eta Parlamentu osoaren babesarekin, Nafarroako Gobernua premiatzen da, urte bateko epean, zerga-araudia Nafarroa eta Estuaren arteko Hitzarmen Ekonomikoan berriki egindako aldaketan adostutakora egokitzeko lege proiektu bat prestatzera.

www.parlamentodenavarra.es
• Foru Lege proposamenaren argitalpena (NPAO, 35. zk., 2015-03-06koa)