Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Urtarrilak 18
Jokabide-laguntza positiboari eta Hezkuntza Bereziko ikastetxeei buruzko XXV. Jardunaldien aurkezpena eginen da astearte honetan Parlamentuan
Nafarroako Eskola Kontseiluak antolatutako Jokabide-laguntza positiboari eta Hezkuntza Bereziko ikastetxeei buruzko XXV. jardunaldien aurkezpena eginen da astearte honetan, hilak 19, Nafarroako Parlamentuan. Jardunaldiak urtarrilaren 22an, 23an, 29an eta 30ean dira ospatzekoak.
Prentsaurrekoa erabilera anitzeko aretoan izanen da 10:30etan, eta Unai Hualde, Nafarroako Parlamentuko lehendakariak eta Manuel Martín, Nafarroako Eskola Kontseiluko lehendakariak parte hartuko dute. Streaming bidez eskainiko da.