Noiz argitaratua Ostirala, 2024.eko Azaroak 8

Javier Ollo (Geroa Bai) foru parlamentari karguaz jabetzeko ekitaldia astelehenean izanen da, hilak 11, 14:00etan

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak bilkura bat eginen du astelehenean, hilak 11, 14:00etan (Erakunde Aretoa, streaming), Javier Ollo Martínez  jauna (Geroa Bai) foru parlamentari karguaz jabetzeko.


Mahaia aldez aurretik bilduko da, 10:00etan, besteak beste, jakintzat emateko María Solanak bere parlamentari aktari uko egin izana, gaur bertan Parlamentuko erregistroan formalizatu baitu ukoa, eta dagokion eran jarduteko Erregelamenduko baldintzak betetze aldera Ollo jaunak (Altsasuko alkatea) foru parlamentariaren izaera osoa eskura dezan. 


Solanaren kargu hutsa zerrendako hamaikagarren dagoen Ollo jaunak hartuko du parlamentari akta.