Noiz argitaratua Ostirala, 2024.eko Abuztuak 23
Isabel Olavek (UPN) Foru Parlamentari kargua hartuko du astelehen honetan, abuztuaren 26an
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak bilkura bat eginen du astelehen honetan, hilak 26, 13:00etan (Erakunde Aretoa) Isabel Olave Ballarena (UPN) foru parlamentari karguaz jabetzeko.
Mahaia aldez aurretik bilduko da, 10:00etan, besteak beste, jakintzat emateko Iñaki Iriartek bere parlamentari aktari uko egin izana, iragan ostiralean Parlamentuko erregistroan formalizatu baitzuen ukoa, eta dagokion eran jarduteko Erregelamenduko baldintzak betetze aldera Olave andreak foru parlamentariaren izaera osoa eskura dezan.
Ekitaldia ziur aski Erakunde Aretoan izanen da, 13:00etan (streaming).