Noiz argitaratua Asteartea, 2020.eko Urriak 27

Iruñeko San Ignacio ikastetxea gailendu da Batxilergoko Eztabaiden XI. Lehiaketan

Navarro Villoslada BHI bigarren sailkatua izan da pasa den asteburuan ‘online’ burutu den finalean

Iruñeko San Ignacio ikastetxeko ikasleek irabazi dute Batxilergo mailako Eztabaida Lehiaketako (BET) XI. edizioa, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta foru legebiltzarrak antolatuta asteburu honetan online ospatu dena.

 

Talde irabazlea San Ignacio ikastetxeko ikasle hauek osatu dute: Oumy Samb Diagne, María Aiciondo Sarasa, Marina López Ruiz, Naiara Caparrós Moreno eta África Betelu Mendívil.

 

Bigarren sailkatutako taldea Navarro Villoslada BHI-ko ikasle hauek osatu dute: Amaia Galera Pérez, Delia Dinca eta David Lecumberri Irisarri.

 

Hauxe izan da XI. edizio honetako eztabaidan landu duten gaia: Ona ote da aisialdi digitala gaztaroan?

 

Hamaika taldek parte hartu duten lehiaketa online ospatu da, eta NUPek Youtuben duen kanalean ikusgai daude eztabaida guztiak.

 

Epaimahaiak hainbat alderdi baloratu ditu, besteak beste hauek: sarrera, ihardeste eta konklusio onenak; lantaldearen jarrera; azaldutakoaren ordena, argitasuna eta sinpletasuna; segurtasuna eta gaiaren ezagutza; inprobisatzeko gaitasuna; hizkera egokia solasean, eta erantzuteko bizkortasuna.

 

Lehiaketa honetan parte hartu duten ikastetxe eta institutuak hauek izan dira: Plaza de la Cruz BHIa, Navarro Villoslada BHIa, Claret Larraona ikastetxea, Nuestra Señora del Huerto ikastetxea, San Cernin ikastetxea, Hijas de Jesús ikastetxea, Santa Teresa de Jesús ikastetxea, Irabia-Izaga ikastetxea, San Ignacio-Jesuitas ikastetxea, Liceo Monjardín ikastetxea (hauek guztiak Iruñekoak) eta Martzillako Marqués de Villena BHIa.