Inma Jurío eta Eneka Maiz hautatu dituzte Nafarroako Eskola Kontseiluan Parlamentuaren ordezkari izateko
Hezkuntza Batzordeak Inma Jurío (PSN) eta Eneka Maiz (EH Bildu) hautatu ditu gaur Nafarroako Eskola Kontseiluan Parlamentuaren ordezkari izan daitezen.
Paperezko isilpeko bozketa bidez hautatu dira, txartelak erabiliz, eta parlamentari bakoitzak bi hautagai bozkatu ditu, Hezkuntza Batzordeari hautatzea zegokion kide kopuru bera, hain zuzen ere.
PSN eta EH Bilduk adostutako hautagaitza bozkatuena izan da, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen babesari esker. Inma Juríok (PSN) eta Eneka Maizek (EH Bildu) 8na boto lortu dituzte.
Pedro González eta Raquel Garbayok (UPN) 5 boto jaso dituzte, horietako lau euren taldeari dagozkienak. Boto bat zuri egon da.
Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia irakaskuntza ez-unibertsitarioaren programazioak ukitzen dituen gizarte sektore guztiendako kontsulta, partehartze eta aholkularitzarako organo gorena da.
Kontseiluaren eginkizunik garrantzitsuena Foru Erkidegoko irakaskuntza ez-unibertsitarioa arautuko duten lege proiektuak aztertu eta eztabaidatzea da, baita Hezkuntza Departamentuari adostutako modifikazioak proposatzea ere. Hezkuntzari dagozkion aspektuen inguruko txosten eta ikerketak ere burutzen ditu, eta Estatuko Eskola Kontseiluan parte hartzen du.