Noiz argitaratua Osteguna, 2022.eko Azaroak 3

Indarkeria desberdinen biktimen arteko mahai-ingurua ospatuko da ostiral honetan Parlamentuan

Nafarroako Foro Sozial Iraunkorrak antolatu du ‘Entzunaz bizikidetza eraiki’ izenburupean

Nafarroako Foro Sozial Iraunkorrak antolatuta Hitzorduak ekimenaren saio berri bat ospatuko da ostiral honetan, hilak 4, Nafarroako Parlamentuan. ‘Entzunaz bizikidetza eraiki’ izenburupean, mahai baten inguruan bilduko dira Rosa Lluch, Mari Carmen Hernando ­–ETAren biktimak–, Mikel Soto eta Alberto Goñi ­–torturaren biktimak–.

 

Saioari (18:00, Osoko Bilkuren aretoan) Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak emanen dio hasiera. Mahai-inguruaren moderatzailea Fernando Armendáriz izanen da.