Ikuskizunen eta ekitaldien sektorea gehien kaltetutako eta lehentasuneko sektoretzat jo dezan Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena
Kultura eta Kiroleko batzordean onetsia. 2020ko urriaren 7an
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da ikuskizunen eta ekitaldien sektorea gehien kaltetutako eta lehentasuneko sektoretzat jo dezan, COVID-19aren pandemiak gehien kaltetu dituenetako bat baita, jarduera bertan behera utzi behar izateagatik are alarma egoera deklaratu baino lehenago ere.
2.- Foru Gobernuari eskatzen zaio artistentzako, sustatzaileentzako eta sortzaileentzako instalazio eta espazio publikoen plan bat bultza dezan toki entitateekin batera, espazio-murrizketa dela-eta jarduera bere ohiko espazioan egiterik ez dagoenean erabili ahal izan daitezen espazio horiek.
3.- Kultura eta Kiroleko Departamentuari eskatzen zaio ekitaldietan bultzatzaile edo parte-hartzaile denean, kultur ekitaldien sustatzaileei dei egin diezaien Nafarroako Foru Komunitateko sektoreko artista, sortzaile, teknikari eta langileen parte-hartzea kontuan har dezaten, gure erkidegoan enplegua mantenduko dela bermatzeko.
4.- Nafarroako Gobernua premiatzen da sektorerako zuzeneko laguntzak bultza ditzan, bai eta tresna fiskalak ere, kontuan hartuko dutenak kultur jardueraren aldizkakotasuna langileekiko eta enpresekiko.
5.- Foru Gobernua premiatzen da kultur kontsumorako bonuen eskaintza bat taxutu dezan urgentziaz eta datozen sei hilabeteetan txartel turistiko kultural bat sor dezan, Foru Komunitateko kulturako, ondareko eta turismoko eskaintza sustatu eta edateko elementu gisa.
Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.
Navarra Sumaren, PSNren, Geroa Bairen eta EH Bilduren aldeko botoekin onetsi da (Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra ez dira bilkuran egon).