Noiz argitaratua Astelehena, 2015.eko Otsailak 23

Ikerketa Batzordeak informazio eskaerak izapidetzen jarraitzen du

Parte hartzeko eskaerei erantzuteko bete beharrari buruzko txosten bat eskatu du eta Kontuen Ganberari CANen eta Fundazioaren ikuskatutako kontuak biltzeko eskatu dio

CANen desagertzeari dagokionez arrazoiak eta erantzukizunak argitzeko asmoz eratu zen Ikerketa Batzordea gaur bildu da lanerako plangintza bat diseinatzen jarraitzeko, zeinari Nafarroako Gobernuko lehendakariari, CAN Fundaziori, Osasuna K.E.-ri eta Espainiako Bankuari bideratutako informazio eskaera berriak gehitu zaizkion.


Gainera, Parlamentuko zerbitzu juridikoei martxoaren 2tik aurrera taldeek egingo dituzten parte hartzeko eskaerei erantzuteko bete beharrari buruzko txosten bat eskatu zaie.


Halaber, Kontuen Ganbera 2000 eta 2013 artean CANek ikuskatu zituen kontuak biltzera premiatu dute; bai eta CANen Fundazioarenak ere, baina soilik 2013ko ekitaldiari dagozkionak. Bilduma horrek zehazten diren hainbat esleipen ekonomikori buruzko organo ikuskatzailearen iritzia jaso beharko du.


Bestalde, Ikerketa Batzordeak hainbat informazio eskaera berri izapidetu ditu. Guztiak, aurreko bi txostenen moduan, Bildu-k eta Aralar-Nabaik hala eskatuta. Horrela, alde batetik, CAN Fundazioari gizarte lanari urtero bideratutako gastuaren banakatze osoa bidaltzeko eskatu zaio, baita Osasunari emandako kreditu polizen eta maileguen zerrenda ere, eskaera hori klubari ere egin zaio.


Espainiako Bankuari CAN Banca Civican sartzeari buruzko 2010eko txostena eskatu zaio. Eta Yolanda Barcina premiatu da Lorenzo Riezuk, Nafarroako Kutxako lehenengo zuzendariak, besteak beste eta Nafarroako Kutxaren Kontrolerako Batzordearen arduradun zen aldetik, Gobernuko lehendakariari 2011n bidali zion txostenaren “kontrainformeak” bidaltzera. Txosten horrek ondorioztatzen zuenez, “burutu den kudeaketak Kutxaren kaudimena nabarmen kaltetu du, eta hori ezkutatuz joan da”.


Horrez gain, Batzordeak Kontuen Ganberak hilaren 12an eskatu zitzaion Nafarroako Kutxaren eta Banca Civicaren kontu guztiak aztertzeko, ikuskatzeko eta baloratzeko lana ukatzea kontuan hartu du. Organo ikuskatzaileak irizten duenez, ez du eskumenik, izan ere CAN “izaera pribatuko” erakunde bat izaki, organoari dagokion Nafarroako sektore publikoaren kontroletik at geratzen baita.


Pasa den astean egin zen eskaeran esaten zenez, lan horren ondorioak “2001. urtetik akzioetan 157 milioi euroko balioagatik Caixa Bankek hartu eta fusionatu zen arte entitateak zuen ondarearen balioa galtzea eragin zuten arrazoietan” zentratuko dira. “Gainera, kontuek uneoro egoera erreala islatzen zuten egiaztatu beharko du”.


Batzordeak hurrengo saioa martxoaren 2an egitea adostu du, 12:30ean eta ateak itxita. Adostu denaren arabera, taldeek parte hartzeko eskaeren hasierako zerrenda batekin joan beharko lukete, horretarako onetsi diren arauek xedatzen dutenari jarraiki.


Onetsi diren arauek xedatzen dutenez, Batzordearen xedea da ikertzea arduradunek, Administrazio Batzordea eta Nafarroako Kutxaren Zuzendaritzako kideak, hartutako zein erabaki izan diren Nafarroako Foru Komunitatea egungo egoerara eraman dutenak, bertako finantza-tresna garrantzitsuena eta beharrezkoena galdu baitu, baita prozesu osoak eta burututako abusuek eragin dituzten erantzukizun politikoak zehaztea ere.


Ikerketa Batzordearen burua Segio Sayas (UPN) da, baina gainera Carlos García Adanero (UPN), Santos Cerdán, Juan José Lizarbe (Socialistas de Navarra), Maiorga Ramirez, Koldo Amezketa (Bildu), Patxi Zabaleta, Xabi Lasa (Aralar-Nabai), Ana Beltrán eta Amaya Zarranz (PPN), Txema Mauleón, Marisa de Simón (Izquierda-Ezkerra) eta Manu Ayerdi (atxiki gabekoa) parlamentariek osatzen dute.